Berriak Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura
Eu

5 milioi Bilbon Pagasarribide Institutuaren eraikin berria egiteko (Gobernu Bilera 2016-03-22)

2016.eko martxoak 22

Gobernu Kontseiluak gaurko bileran onartu du, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura sailburuaren proposamenez, 5.057.978,26 euroko gastua baimentzea, Bilboko Larraskitu kalean Pagasarribide Bigarren Hezkuntzako Institutuaren eraikin berria eraikitzeko (IES Pagasarribide BHI).

Eraikuntza-proiektuak Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako 200 ikaslerentzako gaitasuna izango duen eraikin berria jasotzea proposatzen du. Lau solairuko eraikina izango da: erdisotoa, behe solairua eta honen gainean eraikitako bi solairu; eraikitako 3.326 metro koadroko azalera guztira. Barnean izango dituen instalazio nagusien artean, zortzi ikasgelez gain, aipatzekoak dira: jangela eta officea, liburutegia, gimnasioa, laborategia edo musika, informatika eta plastika gelak. Kanpoan berriz, hegoaldera eta mendebaldera irekita, kirol pistak eta aterpea egongo dira. Hauexek izango dira ikasleen jolastokiak, nagusiki.

Behe solairuan L forma izango duen eraikinak Derrigorrezko Hezkuntzako bi lerro hartuko ditu. Haur eta Lehen Hezkuntzako Pagasarri Ikastetxearekin parez pare eraikiko denez, institutu berria beste eraikin horrekin loturik egongo da, airean eraikitako oinezkoentzako pasabide baten bidez. Pasabide hau eraikita dago, dagoeneko.

Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailaren aurreikuspena da lan hauek 2016ko uda amaieran esleitzea. 18 hilabeteko exekuzio epea izango dute lanok, esleitu ondoren.

Pagasarribide BHIren eraikin berriaren ezaugarri nagusiak:

-8 ikasgela arrunt

-2 bikoizte gela

-4 laguntza gela

-Tailer-gela

-Plastika gela

-Informatika gela

-Musika gela

-Zientzia laborategia

-Liburutegia

-Igogailua

-Jangela eta officea, 143 m²

-Gimnasioa eta aldagelak,  363 m²

-Aterpea, 176 m²

-Kanpoko kirol pista, 884 m² 

-Solairuak: behe solairua + erdisotoa + 2 solairu

-Eraikitako azalera orotara: 3.3326 m²

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko