Berriak Herri Administrazioa eta Justizia
Eu

Jaurlaritzak euskal sektore publikoan zuzendaritza-erantzukizuna duten behin-behineko kargudunen eta langileen katalogoa eguneratu du (Gobernu Bilera 2016-03-22)

2016.eko martxoak 22

Katalogoa herritar guztiek dute eskuragarri, www.euskadi.eus webgunean, Jaurlaritzak gardentasun handienaz jokatzeko, publizitate aktiboa egiteko eta herritarrek erantzukizun publikoa dutenen lanpostuei buruzko informazio guztia eskura jartzeko konpromisoari jarraikiz. 

Gobernu-kontseiluak «Euskal Autonomia Erkidegoko Kargu Publikodunen Katalogoa» onartu du gaur. Hala, katalogoa sortzeko Dekretuaren Xedapen Gehigarria betetzen da (2014ko azaroa), xedatzen baitu Eusko Jaurlaritzak urte bakoitzeko lehen hiruhilekoaren barruan eguneratu beharko duela.

Eguneratzeaz gain, Eusko Jaurlaritzak herritar guztien eskura jarri du, www.euskadi.eus webgune ofizialean, gardentasun handienaz jokatzeko, publizitate aktiboa egiteko eta herritarrek erantzukizun publikoko karguak dituzten pertsonei buruzko informazio guztia eskura izateko eskubidea betetzeko duen konpromisoari jarraikiz.

Katalogo horren barruan «Euskal Autonomia Erkidegoko Sektore Publikoko» kargu publikodunen eta behin-behineko langileen postu guztiak daude, bai eta Eusko Legebiltzarrean onartutako «Kargu publikoen interes-gatazken ereduzko kodea arautzen duen ekainaren 26ko 1/2014 Legearen 2.1.e) artikuluan jasotako organo eta erakunde»etako kargu publikodunen eta behin-behineko langileen postu guztiak ere.

4 MILIOI EUROKO AURREZPENA

Eusko Jaurlaritzari dagokionez, legegintzaldi honetan % 21,13 murriztu da kargu publikodunen eta behin-behineko langileen egitura; murrizketa horrek 4 milioi euro aurreztea ekarri du.

EUSKO JAURLARITZAKO ARDURAZKO KARGU PUBLIKODUNAK  

 

2009

2013

Aldea

%

LEHENDAKARIA

1

1

0

% 0

SAILBURUAK

10

8

-2

–% 20,00

SAILBURUORDEAK

35

30

-5

–% 14,29

ZUZENDARIAK

124

98

-26

–% 20,97

AHOLKULARIAK ETA KONFIANTZAKO LANGILEAK

95

72

-23

–% 24,21

OROTARA

265

209

-56

–% 21,13

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko