Berriak Ingurumena eta Lurralde Politika
Eu

Euskotrenek aldaketak sartuko ditu autobusen zerbitzuan eta Bilboko eta Gasteizko tranbietan Aste Santua dela eta

2016.eko martxoak 22

Euskotrenek aldaketak sartuko ditu autobusen zerbitzuan eta Bilboko eta Gasteizko tranbiako zerbitzuetan Aste Santuko ospakizuna dela eta.

Zerbitzu aldaketak honako ezaugarri hauek izango dituzte:

BILBOKO TRANBIA

Aste Santuko prozesioak direla eta, datozen martxoaren 24an eta 25ean, Bilboko tranbiek zirkulazioan eragina izango dute mozketa partzialekin.

Martxoaren 24an eta 25ean zirkulazioa aldi baterako moztuko da Atxuri eta Pio Barojako geralekuen artean, arratsaldeko 19:30etatik 21:30etara. Gainerako zerbitzua ohi bezala ibiliko da:

Azken irteera Atxuri-La Casilla . . . . . . . . . . 19:13an
Azken irteera La Casilla-Atxuri . . . . . . . . . . 18:56an

Lehen irteera Atxuri-la Casilla . . . . . . . . . . 21:28an
Lehen irteera La Casilla-Atxuri . . . . . . . . . . 21:11n


GASTEIZKO TRANBIA

Aste Santuko jaiak direla eta, martxoaren 24tik apirilaren 3ra arte, biak barne, kendu egingo da lanegunetako zerbitzu gehigarria.

Beraz, kendu egingo dira ondorengo tranbiak:

 Gernikako Arbola – Angulema: 8:37koa

 Wellington – Angulema: 8:46koa

 Ibaiondo – Angulema: 12:35ekoa

 Angulema – Ibaiondo: 8:57koa eta 9:04koa

 Lovaina – Ibaiondo: 13:03koa


AUTOBUSAK

Martxoaren 29an, 30ean eta 31n eta apirilaren 1ean ondorengo lineatan ez da zerbitzu gehigarririk burutuko.

DB02 ERMUA – DONOSTIA AP-8
Eibartik Donostiara 7:10eko eta 14:20ko Donostiatik Eibarrera zerbitzu gehigarriak ez dira burutuko.

UK10 DONOSTIA-ZUMAIA AP-8
Donostiatik Zumaiara 13.00etako, 14:00etako eta 18.00etako eta Donostiatik Zarautzerako 15:00etako zerbitzu gehigarriak ez dira burutuko.


Informazio gehiago behar duten erabiltzaileek Euskotrenen honako telefono zenbaki honetara dei dezakete 902 543 210. Horrez gain informazioa jaso dezakete geltokietan eta geralekuetan eta konpainiaren web gunean www.euskotren.eus eta @euskotrenEJGV twitter gunean

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko