Berriak Herri Administrazioa eta Justizia
Eu

Eusko Jaurlaritzak oso positiboki baloratu ditu parte-hartzearen, publizitate aktiboaren, gardentasunaren eta gobernu onaren arloan legegintzaldi honetan izandako aurrerapenak (Gobernu Bilera 2016-03-22)

2016.eko martxoak 22

 2015ean, Jaurlaritzak Lege Proiektu bat onartu eta Legebiltzarrera igorri zuen arlo honetako herritarren eskubide berriak arautzeko, gardentasunerako berezko atarian, GARDENAn, dagoen informazioa gehitu zuen, eta publizitate aktiboaren sistema eratu zuen informazio publikoa eskuratzeko eskaerei modu ofizialean erantzuteko.

Eusko Jaurlaritzak 13,7 milioi euro inbertituko ditu aurten EAEko administrazio publikoa berritzeko, eta horietatik, ia 600.000 euro zeharkako lan-ardatz horretara bideratuko dira.

Gobernu-kontseiluak Euskal Autonomia Erkidegoko sektore publikoan gardentasuna ezartzearen 2015eko balantzea onartu du gaurko bileran. Txostenak Eusko Jaurlaritzak gardentasun eta gobernu onaren inguruko izandako ezarpena eta aurrerapenak aztertzen eta baloratzen ditu. Gardentasunaren inguruko 19/2013 Legea betetzeko publizitate aktiboan eta informazio publikoa eskuratzean biltzen da, batez ere.

BALORAZIO POSITIBOA

Dukumentu honen onarpena dela eta, EAEko administrazio publikoak uneotan duen posizioaren balorazio oso positiboa egiten du Eusko Jaurlaritzak, gardentasun, publizitate aktibo, parte-hartze eta gobernu onaren inguruan. Sentzu honetan, Eusko Jaurlaritzak legegintzaldi honetan aurrerapen handiak eta jauzi kualitatiboak egiaztatu ditu; besteak beste:

  • Euskal Sektore Publikoaren Gardentasunaren, Herritarren Parte Hartzearen eta Gobernu Onaren lege-proiektua onartu egin da, eta parte hartzeko eta gardentasuneko prozesuak dokumentatzeko funtsezko hiru argitalpen aitzindari idatzi, argitaratu eta herritarren eskura jarri dira.
  • GARDENA izeneko Eusko Jaurlaritzako GARDENTASUNEKO berezko ataria hobetu da eta hor dagoen informazioa gehitu da.
  • Sistema bat abian jarri da ZUZENEAN zerbitzuaren bitartez herritarren informazio-eskaera guztiei modu ofizialean ERANTZUTEKO.
  • PARTE-HARTZEARI bultzada eman zaio IREKIA atariaren bitartez. 

Eusko Jaurlaritzak 13,7 milioi euro inbertituko ditu aurten EAEko administrazio publikoa berritzeko, eta horietatik, ia 600.000 euro, publizitate aktiboaren, gardentasunaren eta Gobernu Onaren arlora bideratuko dira. Arlo hori zeharkako lan-ardatza da, eta barne hartzen ditu Eusko Jaurlaritzaren sail guztiak; haren topaketa-foro nagusia www.euskadi.eus webgune ofiziala da.

ARAU-ESPARRUA ETA ARGITALPENAK

Eusko Jaurlaritzak Euskal Sektore Publikoaren Gardentasunaren, Herritarren Parte Hartzearen eta Gobernu Onaren lege-proiektua onartu eta Eusko Legebiltzarrera igorri zuen azaroan; funtsezko arau-testu horri esker legez egituratu ahal izango dira XXI. mendeko administrazio publikoak oinarri izan behar dituen herritarren eskubide berriak, eta Euskadiri lagunduko dio gardentasun-estandarrei buruzko lidergoari eusten; horrez gain arlo horretako araudirik jada duten Europako administrazioen pare eta mailan kokatuko du Euskadi.

Lege-proiektu ausarta da, EAEko administrazio publikoaren beharrezko berritze eta modernizatzeari aurre egiten diona. Politika publikoak ebaluatzeko, gai publikoetan parte hartzeko eta Euskadin administrazio publikoek sortzen duten informaziora askatasunez eta gardentasun osoz jotzeko herritarrek dituzten eskubide berriak arautzen ditu. EAEko hiru erakunde-mailei eragingo die, baita horien mendeko erakunde instrumental guztiei ere, euskal erakunde bakoitzaren antolamendu-autonomiarako eskumenak alde batera utzi gabe.

Lege-proiektu horretaz gain, Eusko Jaurlaritzak bestelako testu garrantzitsu batzuk ere argitaratu eta herritarren eskura jarri ditu legegintzaldi honetan; besteak beste:

  • Euskadiko Demokraziari eta Herritarren Parte Hartzeari buruzko Liburu Zuria, administrazio publiko batek Euskadin egindako era horretako lehena. Liburua egiten 400 pertsona inguruk eta era guztietako 150 erakundek parte hartu zuten.
  • Gardentasunean ontziratuko gara langile publiko eta politikoentzako lan teknikoa da. Oinarrizko kontzeptuak eta printzipioak argitzea ez ezik, kudeaketa publiko gardenagoa eta herritarrei irekiagoa egiteko ideiak eta tresnak ematea ere badu helburutzat.
  • Bidaia-gida. Parte-hartzea. 100 esplorazio, hurbilketa eta ibilbiderako orientabideak administrazio publiko orok abian jarri nahi duen edozein parte-hartze prozesu hasi, garatu eta ebaluatu ahal izateko gakoak ematen ditu lan horrek. Parte hartzeko prozesuaren fase guztiak identifikatu, zenbakitu eta azaltzen ditu, eta horietako bakoitzean nola jokatu zehatz-mehatz azaltzen du. Prozesuaren autoebaluaziorako eskuliburu bat ere jasotzen du. QR irakurketa-kodeko formatu original batean ere badago eskuliburu hori; hirugarren online argitalpen batera eramaten du horrek, zeinak parte-hartzearen esperientzia eraginkortasunez neurtzen irakasten digun.

GARDENTASUNA: GARDENA 

Eusko Jaurlaritzak GARDENA hobetu du eta atari honek eskaintzen den informazioa gehitu du. Pasden urtetik, atari horretan informazioa antolatzen eta biltzen da: sektore publikoko kontratu guztiak –handiak eta txikiak–, emandako laguntzak eta diru-laguntzak, langile publikoen lanpostuen katalogoa, goi-mailako kargudunak, behin-behineko eta zuzendaritzako langileak, soldatak, kargu publikodunen bateragarritasun-ebazpenak, kargua uzteagatiko kalte-ordainak, legebiltzarreko galderak eta erantzunak, kontu publikoak, hitzarmenak, lanak eta zerbitzuak...

GARDENAK 5.532 bisita jaso zituen 2015ean; bisitak 2014an baino % 47 gehiago izan dira. Herritarrei gai hauek interesatzen zaizkie batez ere: 

GARDENARA EGINDAKO BISITAK 2015EAN KONTSULTATUTAKO ARLOAREN ARABERA 

 

2015

2014

Autonomia Erkidegoari buruzko informazioa (organigramak, arduradun publikoen agenda, planifikazioa…)

1.422

571

Harremanak herritarrekin eta gizartearekin (zerbitzu-katalogoa, kexak eta iradokizunak bidaltzeko postontzia…)

593

221

Gardentasun ekonomiko-finantzarioa (kontuak, urteko aurrekontuak, aurrekontua betearaztea…)

729

372

Zerbitzuen eta horniduren kontratazioa (lizitazioak, kontratuak, hitzarmenak…)

584

223

Lurralde-antolamendua, hirigintza eta obra publikoak (lurralde-antolamendurako plana, ingurumenaren babes-planak eta natura baliabideen antolamendua, azpiegitura-obra estrategikoak…)

198

108

Informazio publikoa eskuratzeko eskubidea

1.715

2

Gardentasunari buruzko eduki orokorrak

850

66

Gardena webgunea orotara

5.532

3.775

 

Transparency International erakundearen azken bi ebaluazioetan (2012 eta 2014) GARDENA lehen tokian zegoen autonomia-erkidegoen zerrendan, puntuazio handienarekin (100 puntu 100etik). Erakunde hori gardentasuna sustatzen jarduten duen gobernuz kanpoko erakunde garrantzitsuenetako bat da munduan.

GARDENAN jarritako datu guztiak formatu irekian eta berriz erabiltzekoan (Open Data) egon daitezen lortzeko helburua du Eusko Jaurlaritzak. Hori horrela, 2015ean argitaratutako datu irekiak eta berriz erabiltzekoak % 33 gehiago izan dira, hau da: 2014an 118 dataset jarri zituzten, eta iaz 157 izan ziren; hauek izan dira arlo esanguratsuenak: 

  • Enplegu eta gizarte-politiketako estatistikak: 31 dataset
  • Hezkuntzako estatistikak: 27 dataset
  • Ingurumeneko estatistikak: 9 dataset

HERRITARRENTZAKO ERANTZUN OFIZIALA: ZUZENEAN

2015ean ere jarri zuen abian Eusko Jaurlaritzak berezko sistema bat era ofizial batez erantzuteko «herritarren informazio-eskaerei». Eusko Jaurlaritzaren herritarren arretarako ZUZENEAN zerbitzuaren bitartez kudeatzen da, eta, abian jarri zenetik, 30 eskaera jaso ditu, gehienbat ingurumeneko (10) eta ekonomiako (6) gaiei dagokienez. Horietatik % 73,3k aldeko ebazpena izan dute: 

2015EKO INFORMAZIO-ESKAEREN EBAZPENA 

Informazio osoa eskuratzea

22 (% 73,3)

Informazioa partzialki eskuratzea

1 (% 3,3)

Onartu gabe (*)

3 (% 10)

Ukatuta (**)

3 (% 10)

Atzera eginda (***)

1 (% 3,3)

OROTARA

30 (% 100)

Ukatutako eskaera batean berraztertzeko errekurtsoa jarri dute.

(*) Hiru (3) eskaera ez dira onartu: bitan jo zuten erakundea edo organoa eskuduna ez zelako, eta hirugarren kasuan bikoiztutako eskaera zelako.

(**)Hiru (3) eskaera ukatu dira: bi kasutan, eskatutako datuak beste pertsona batzuen pribatutasunari zegozkiolako eta horiek baimenik eman ez zutelako. Eta batean, informazio-eskaera bikoiztua zelako eta Eusko Jaurlaritzaren beste instantzia batean jada jasota zegoelako.

(***) Eskaeretako bat atzera egindakotzat jo zen, eskatutako informazioa ez baitzuen zehaztu zegokion eskaera egin ondoren.

2015EKO INFORMAZIO-ESKAERAK (gaiaren arabera)

GAIA

EBATZITA

 

Erakundeak, antolamendua eta plangintza (urteko eta urte anitzeko planak eta programak...)

1

Ekonomia, aurrekontua eta estatistika (kontratuak, esleipenak, jarduera-estatistikak, ondarea...)

6

Obrak

3

Software librea/jabetzako softwarea

1

Funtzio publikoa (hautaketa, lan-harremanak, langileen kudeaketa...)

3

Prozedura judizialak

2

Ingurumena

10

Segurtasuna

2

Espediente okerrak (probak, eskaera errepikatua...)

2

OROTARA

30

 

2015EKO INFORMAZIO-ESKAERAK

(Eusko Jaurlaritzaren sailaren arabera) 

SAILA

 

Lehendakaritza

1

Herri Administrazio eta Justizia

6

Ekonomiaren Garapen Eta Lehiakortasuna

6 + 1*

Enplegu eta Gizarte Politikak

1

Ogasun eta Finantzak

1

Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura

2

Segurtasuna

2

Osasuna

4

Ingurumen eta Lurralde Politika

6 + 1*

OROTARA

30

*Bi ebazpen dituen eskaera

 

IREKIA 

IREKIA Jaurlaritzaren parte hartzeko atariak herritarren parte-hartze eta lankidetzarako hiru eremu ditu: 

  • Lehena Jaurlaritzaren proposamenak jasotzeko. Jaurlaritzaren ekimenei (lege-aurreproiektuei, planei, dekretuei eta abarrei) edo Jaurlaritzaren sailek parte-hartzea bultzatzeko argitaratzen dituzten ekimenei buruzko iruzkinak, kontsultak eta ekarpenak egin ditzakete herritarrek eremu horretan.
  • Bigarrena Herritarren proposamenak jasotzeko. Hala nahi dutenek interesgarri deritzoten edozein gai publikori buruzko ekimenak sor ditzakete.
  • Hirugarrena, sare sozialetan, edozein gai publikoren inguruko parte-hartzea bultzatzeko, zeharkako gaien eztabaida bultzatzeko, hala nahi duenak esku hartzea errazteko, eta abar. Horrez gain, proposamen horien eztabaidak parte-hartze berria gertatzen den eremu naturalera hurbiltzea da sare sozialetan egotearen helburua.

-  Batzuetan mikroparte-hartzeaz mintzatzen da; parte hartzeko era berri bat da, non interakzioa maiz «partekatzera», «iritzia ematera» eta ingurune sozial berrietara eramandako adierazpenekin ados gaudela edo bat ez gatozela adieraztera mugatzen den.

-  Administrazioak aldaketa horien bilakaerari adi egon behar dira, horiei esker gardentasuna, lankidetza eta parte-hartzea areagotuko baitira.

-  Irekia bere ekimenak sare sozialetara berrorientatzen ari da, herritarren interakzio soziala gertatzen den espazio naturala direlakoan. Eta webgunearen operatibitate osoari eusten dio ekimen guztien gordailu eta herritarren interesen zein zalantzen hartzaile gisa. Mobile bertsio berria aurkeztuko du aurki orientazio horren erakusle.

Ekarpen guztiak aztertzen dira eta ardura publikoak dituzten pertsonei helarazten zaizkie, horien berri jaso dezaten eta/edo erantzuna eman dezaten. Politikak prestatzen, diseinatzen eta egiten dituzten pertsonen eguneroko lana aberasten dute ekimen horiek guztiek.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko