Berriak Ingurumena eta Lurralde Politika
Eu

Euskotrenek Donostian ospatuko den ‘Stop War Festibala’ dela eta trenen zerbitzua indartuko du

2016.eko martxoak 22

Euskotrenek martxoaren 25ean, 26an eta 27an arratsaldez Lasarte Oria-Hendaia linean 2016 Donostia Kultur Hirigunearen ekintzen barruan Stop War Festibalaren ospakizuna dela eta, trenetako zerbitzua indartuko du. Era berean, apirilaren 3an Silvio Rodriguez kontzertuaren ondoren zerbitzu berezia egongo da.

Martxoaren 25, 26 eta 27 arratsaldeko zerbitzuaren ezaugarriak ondorengo hauek izango dira:

LASARTE – HENDAIA NORANZKOA

Zerbitzua jaiegunetako ohikoa izango da, eta trenen zirkulazioa Lasartetik 30 minuturik behin izango da baina zenbait irteerekin indartuko da:

•    LASARTE-Irun: 18:15, 18:45, 19:15 eta 23:15
•    AMARA-Irun: 18.00, 20:00,20:30, 21:00 eta 21:30
•    LASARTE-Amara: 21:45, 22:15, 22:45, 23:15

Hiru egunetan gaueko zerbitzuak eskainiko dira eta irteera Lasartetik Hendaiara 0:00etan eta 1:00ean izango da. Larunbatean ohiko gaueko zerbitzuari eutsiko zaio, baina ordu aldaketa dela eta, zerbitzu gehigarria egongo da
 

HENDAIA - LASARTE NORANZKOA

Zerbitzua jaiegunetako ohikoa izango da, eta trenak Hendaiatik 30 minutuz behin ibiliko dira baina zenbait irteerekin indartuko da:

•    AMARA-Lasarte: 17:58, 18:28 eta 18:58,
•    IRUN-Amara: 18:52, 19:22, 19:52 eta 20:22
•    IRUN-Lasarte: 20:52, 21:22, 21:52 eta 22:22

 
Hiru egunetan gaueko zerbitzuak eskainiko dira eta irteera Hendaiatik Lasartera 23:03an, 0:03an eta 1:03an izango da. Larunbatean ohiko gaueko zerbitzuari eutsiko zaio, baina ordu aldaketa dela eta, zerbitzu gehigarria egongo da

KONTZERTUA SILVIO RODRÍGUEZ
Stop War jaialdia apirilaren 3an Anoetako belodromoan Silvio Rodriguezek eskainiko duen kontzertuarekin bukatuko da. Kontzertua bukatzen denean, trenen zerbitzu berezia eskainiko da:

ANOETA-Oiartzun: 22:13 eta 22:48
ANOETA-Hendaia: 22:18

ANOETA-Lasarte: 22:37
ANOETA-AMARA: 22:54 eta 23:08

Informazio gehiago behar duten erabiltzaileek, Euskotrenen 902 543 210 informazio telefono zenbakia izango dute. Horrez gain geltokietan eta geralekuetan informazioa eska dezakezue eta baita Konpainiaren web gunean www.euskotren.eus eta Twitter helbide honetan, @euskotrenEJGV.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko