Berriak Lehendakaritza
Eu

Eusko Jaurlaritzak irmo gaitzetsi nahi ditu Bruselako atentatuak

2016.eko martxoak 22

Eusko Jaurlaritzak adierazi nahi du erabat gaitzetsi eta arbuiatzen dituela terrorismoaren basakeria eta bidegabekeria, oraingoan heriotza eta samina eragin ditu-eta Bruselako aireportuan eta metroan.

Euskal gizartearen izenean, Eusko Jaurlaritzak elkartasuna eta hurbiltasuna helarazi nahi dizkie atentatu honen biktimei eta biktimen senideei. Belgikako Gobernuari eta Bruselako hiri osoari ere helarazi nahi die elkartasun mezu hau.

Dagoeneko helarazi diegu Belgikako agintariei atentatua gaitzesteko mezu hau, biktimekiko elkartasuna erakutsi eta nazioartean, izurik eta ankerkeriarik gabe, askatasun, segurtasun eta elkarbizitza esparru bat eratzen laguntzekoa.

Aurrekoetan egin duen bezala, Eusko Jaurlaritzak dei egin nahi du bost minutuko elkarretaratzea egitera euskal erakunde guztien aurrean datorren asteazkenean eguerdiko 12:00etan.

Izuaren xantaiaren aurrean zutik jarraitzea erabaki dugula erakutsiko du. Esanahi gizatiarra eta nahitaezko koherentzia etikoa duen erantzuna izango da.

Adierazi nahi dugu batera gaudela biktimekiko elkartasunean eta giza duintasunarekiko konpromiso utziezinean eta horrek terrorismoaren indarkeria erabiltzea gaitzesteko jarrera argia dakarrela berekin.

Aldi berean ezinbestekoa da gure konpromiso demokratikoa balio demokratikoekin eta humanismoaren balioekin, Europako proiektuak irudikatu eta atentatu hauek eraso nahi dituzten balio horiekin.

Eusko Jaurlaritzak garrantzi eta esanahi hori eman nahi dizkie elkarretaratzeari eta izuaren aurrean tinko eusteko eta bizikidetza eta nazioarteko harremanak demokrazian eraikitzeko borondateari.

11 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @MendizabalaFP
    2016.eko martxoak 23

    Comentario de Twitter:
    RT @Gob_eus: [DECLARACIÓN INSTITUCIONAL] El Gobierno Vasco manifiesta su más firme condena ante los atentados de #Bruselas ➡ https://t.co/a

  • @euroberri
    2016.eko martxoak 23

    Comentario de Twitter:
    RT @iurkullu: .@gob-eus-ek irmo gaitzetsi nahi ditu Bruselako atentatuak https://t.co/ijkFu714tv
    https://t.co/8TIG9ysh2f

  • 2016.eko martxoak 23

    ¿Cuándo harán Uds un acto con la bandera de España?

  • @arl_63
    2016.eko martxoak 23

    Comentario de Twitter:
    RT @iurkullu: .@gob-eus-ek irmo gaitzetsi nahi ditu Bruselako atentatuak https://t.co/ijkFu714tv
    https://t.co/8TIG9ysh2f

  • @jonansanchez
    2016.eko martxoak 22

    Comentario de Twitter:
    RT @etxegoyen_irun: Eusko Jaurlaritzaren adierazpena.
    Declaración institucional del Gobierno Vasco.
    https://t.co/x9n1v6hPbI

  • @eajpnvparlament
    2016.eko martxoak 22

    Comentario de Twitter:
    RT @Gob_eus: [ADIERAZPEN INSTITUZIONALA] Eusko Jaurlaritzak irmo gaitzetsi nahi ditu Bruselako atentatuak ➡ https://t.co/9znXZH40VE

  • @Gob_eus
    2016.eko martxoak 22

    Comentario de Twitter:
    [ADIERAZPEN INSTITUZIONALA] Eusko Jaurlaritzak irmo gaitzetsi nahi ditu Bruselako atentatuak ➡ https://t.co/9znXZH40VE

  • @IVAC_EEI
    2016.eko martxoak 22

    Comentario de Twitter:
    RT @Gob_eus: [DECLARACIÓN INSTITUCIONAL] El Gobierno Vasco manifiesta su más firme condena ante los atentados de #Bruselas ➡ https://t.co/a

  • @eduvasco96
    2016.eko martxoak 22

    Comentario de Twitter:
    RT @Gob_eus: [DECLARACIÓN INSTITUCIONAL] El Gobierno Vasco manifiesta su más firme condena ante los atentados de #Bruselas ➡ https://t.co/a

  • @zuribostaxola
    2016.eko martxoak 22

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: [DECLARACIÓN INSTITUCIONAL] El Gobierno Vasco manifiesta su más firme condena ante los atentados de #Bruselas ➡ https://t.co/M6

  • @Gob_eus
    2016.eko martxoak 22

    Comentario de Twitter:
    [DECLARACIÓN INSTITUCIONAL] El Gobierno Vasco manifiesta su más firme condena ante los atentados de #Bruselas ➡ https://t.co/aA8nzzq1RC

Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)