Berriak Segurtasuna
Eu

Segurtasun Sailak hautatzeko eta trebatzeko prozesu bat deitu du udaltzaingoko bitarteko agenteen poltsa bat sortzeko, kidego horretan aldi baterako zerbitzua emateko

2016.eko martxoak 22
Izena emateko epea apirilaren 11n bukatuko da, goizeko 10etan
 
Segurtasun Sailak udaltzaingoko bitarteko agenteen poltsa bat sortzeko deialdia abiarazi du, Euskadiko udalerrietan Udaltzaingoko Oinarrizko Eskalan oporraldietan hutsik geratzen diren postuak estaltzeko, batez ere, udan.

Gaur Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu duten deialdiak hautaketa-prozesu bat abiaraziko du, oposaketa-sistema baten bidez. Ondoren, duela bi urte bezala, prestakuntza-ikastaroa egingo dute.

2014an, Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako Kontseilu Araupetzaileak eta Segurtasuna Koordinatzeko Zuzendaritzak Udaltzaingoko bitarteko agenteen poltsa bat sortzeko prozesua abiarazi zuten, kidego horretan aldi baterako zerbitzua emateko.

Ekimen horri esker, bi urte hauetan, Segurtasun Sailarekin lankidetza hitzarmena sinatuta duten berrogeita hamar udaletatik 39k ia 200 kontratazio egin dituzte, gehienak, udan.

Kolektibo horretan mugikortasuna oso handia denez, Segurtasun Sailak agenteak hautatzeko eta trebatzeko lan-poltsa abiarazi du berriz, beharrak estaltzeko.

Eskabideak

Hala, gaur deialdiaren oinarriak Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu ondoren, interesa duten pertsonek martxoaren 29ko 8:00etatik apirilaren 11ko 10:00etara izena emateko aukera izango dute, PLEAren www.arkauteakademia.net webgunean.

Hartarako osatutako epaimahaiak erabakiko ditu ondoren proba bakoitza egiteko eguna, ordua eta tokia. Azken horiek behar bezala iragarriko dira Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiaren webgunean, gutxienez 72 ordu lehenagotik. Hautaproba guztiak apirilean egitea aurreikusi dute.

Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiak hautatutako 40 lagunak deituko ditu, lehentasun-hurrenkerari jarraituta, maiatzean prestakuntza-ikastaro bat egiteko. Ikastaro hori nahitaezkoa eta kanporatzailea izango da. Ikastaroa amaituta, prestakuntza hori egiten duten pertsonek ebaluazio bat gainditu beharko dute eskuratutako ezagutzak egiaztatzeko, eta gai edo ezgai kalifikazioa emango zaie.

Martxoaren 29tik aurrera, doako telefono bat gaituko da (900 840 088) astelehenetik ostegunera, 8:30etik 16:30era, eta ostiraletan 8:00etatik 14:00etara, horren gaineko informazio guztia lortzeko.

 

Deialdiko oinarriak (2016ko martxoaren 22ko EHAA)

7 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @LekittoGazteria
    2016.eko martxoak 31

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: Udaltzaingoko bitarteko agenteen poltsa bat sortzeko deialdia abiarazi da ➡ https://t.co/raiQwcK9aV https://t.co/xeVBzEjBrc

  • @koldogoitia
    2016.eko martxoak 30

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: Udaltzaingoko bitarteko agenteen poltsa bat sortzeko deialdia abiarazi da ➡ https://t.co/raiQwcK9aV https://t.co/xeVBzEjBrc

  • @koldogoitia
    2016.eko martxoak 30

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: [POLICÍA LOCAL] Creación de una bolsa de agentes interinos para prestación temporal ➡ https://t.co/Hei9rp6VF2 https://t.co/E4ZT

  • @on_upp
    2016.eko martxoak 22

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: [POLICÍA LOCAL] Creación de una bolsa de agentes interinos para prestación temporal ➡ https://t.co/Hei9rp6VF2 https://t.co/E4ZT

  • @borisnogales
    2016.eko martxoak 22

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: [UDALTZAINGOA] Udaltzaingoko bitarteko agenteen poltsa bat sortzeko deialdia abiarazi da ➡ https://t.co/raiQwcK9aV https://t.co

  • @BANAIGA
    2016.eko martxoak 22

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: [UDALTZAINGOA] Udaltzaingoko bitarteko agenteen poltsa bat sortzeko deialdia abiarazi da ➡ https://t.co/raiQwcK9aV https://t.co

  • @fagarcia
    2016.eko martxoak 22

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: [POLICÍA LOCAL] Creación de una bolsa de agentes interinos para prestación temporal ➡ https://t.co/Hei9rp6VF2 https://t.co/E4ZT

Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)