Berriak Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura
Eu

Bergarako San Martin Agirre eskolak irabazi du Gazte Irekiaren hirugarren edizioa

2016.eko martxoak 22

Aurreko bi edizioetan bezala, parte hartu duten ikastetxeetako taldeek sormen, ahalegin eta konpromiso maila handia erakutsi dute denon artean Euskadi hobea eraikitzeko, gazteriaren beti ere irudimen handiko ikuspuntutik begiratuta. Azkenean, guztira, 17 talde aurkeztu ziren, bakoitza bere bideo-proposamenarekin, eta 2.000 boto baino gehiago eman dira Gobernu Irekia plataforman. Epaimahaiak eztabaidatu ondoren, pasa den martxoaren 18an, badaukagu Gazte Irekiaren hirugarren irabazleaSan Martin Agirre Eskola. Zorionak!

Egindako proposamenari esker, zeinetan jantokietako janariaren kalitatearen eta iraunkortasunaren gaia jorratu baitute, San Martin Agirre Eskolak epaimahaiaren aitorpena lortu du, eta Lauro Ikastola eta CEU Virgen Niña beste bi finalisten aurretik gelditu da. Epaimahaiak nabarmendu eta baloratu du proposamen zehatza dela, ikastetxeetako eguneroko gai bat jorratzen duela eta, gainera, ikastetxeen inguruaren iraunkortasunarekin lotuta dagoela. 

Zorionak eman nahi dizkiogu talde irabazleari, baina  Gazte Irekia ekimenaren hirugarren edizio honetan parte hartu dutenei ere zorionak eman nahi dizkiegu. Beste behin, aukera ederra izan dugu ikasteko zer lor dezakegun gure denboraren zati bat erabiltzen badugu gure gazteek esaten digutena arretaz entzuteko.

Mila esker parte hartu duten ikastetxe guztiei, irakasleei eta gazte guztiei, zuen proposamenak egiten emandako denbora, egindako ahalegin eta erakutsitako konpromisoagatik. Zuek gabe, Gazte Irekiaren hirugarren edizioa ez zen posible izango. Laster arte!

Erlazionatutako berria: San Martin Agirre Eskolako ikasleek GAZTE IREKIAren egistamo irabazlea aukeztu diote Lehendakariari

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko