Berriak Ingurumena eta Lurralde Politika
Eu

Euskadik bere portuak eta logistika sustatu ditu Parisko 33. Garraioaren eta Logistikaren Nazioarteko Astean (SITL)

2016.eko martxoak 22
  • Gaurtik martxoaren 25era bitartean, Basque Country Logistics standean aurkezpenak eta enpresen zein operadoreen arteko topaketak antolatu dira

 

 

Paris 16 03 22

Euskadiko garraio-azpiegiturak eta eskaintza logistikoa sustatzeko aurkezpenak eta topaketak antolatu dira Basque Country Logistics standean gaurtik asteartera bitartean, Parisko Villepinte erakustazokan martxoaren 25era arte egingo den Garraioaren eta Logistikaren Nazioarteko Astearen (SITL) barnean.

 

Basque Country Logistics markaren barnean daude Eusko Jaurlaritzako Ingurumen eta Lurralde Politika Saila, Bilboko eta Pasaiako portuak, horietan diharduten enpresak, euskal merkataritza-ganberak eta sektoreko beste eragile batzuk. Eusko Jaurlaritzako Garraioetako sailburuorde Antonio Aizen arabera, «operadore askorentzat hitzordu nagusia da, eta aukera ematen digu operadoreek gure proposamen intermodala hauta dezaten penintsulako eta Europako hego-mendebaldeko sarrera- eta irteera-merkatuetarako sarbide gisa, eta horietan presentzia bermatuta izan dezaten».

 

Euskadiko standa 6-L101 atartean dago, eta nahi duten euskal enpresek hornitzaileekin, logistikako eragileekin edota operadoreekin bilerak egiteko atondu da. SITLren 33. edizioa inauguratuko du Transport&Logistics azokako zuzendari Alain Bagnaudek eta portuen arteko konexioei buruzko hitzaldiei bide emango zaie. IFFSTAReko Antoine Beyer, Anberesko portuko Danny Deckers eta Ekologia, Garapen Jasangarri eta Energiako Ministerioko idazkariorde Nicolas Trift arituko dira «Connecting Inland Waterways programme» izeneko hitzaldian, eta barnealdeko portuak izango dituzte hizpide.

 

Era berean, herrialde baten lehiakortasuna eta erakarmen logistikoa aztertu eta ebaluatuko dira, Connecting to compete azterlanean, azterlan horretako adierazleetan eta sektoreko datuetan oinarrituta. Txosten horren 2016ko emaitzen arabera, erakundeen ordezkariz eta garraioko nahiz logistikako elkarte profesionalez osatutako talde batek logistika eraginkorra ezartzeko bideak azalduko ditu.

 

Green Logistics

Arratsaldeko hirutan eztabaidatuko dira logistika jasangarrirako prozesuen arloko ekimenak, eta datozen egunetan 100 hitzaldi eskainiko dira programa hauen barnean: ibai-arloa (22an), itsas arloa (23an), Europako trenbide-pleita (24an), salgai arriskutsuen logistika (22tik 25era), barneko logistika (22tik 25era) eta belaunaldi berriko garraio-ekipamendua (22tik 25era).

.

Iruzkin bat
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @GorpiD
    2016.eko martxoak 22

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: Euskadi promociona sus puertos y logística en la Semana Internacional del Transporte y la Logística de Paris-SITL ➡ https://t.c

Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)