Berriak Lehendakaritza
Eu

Eusko Jaurlaritzak seme-alabak izatea eta adoptatzea 27,5 milioi eurorekin babestu du

2016.eko martxoak 22

Osasun Sailak koloneko eta ondesteko minbiziaren detekzio goiztiarrerako Euskadiko programaren inguruko sentsibilizazio eta informazio-kanpaina bat jarri du abian

Gobernu-kontseiluak euskal familien jaiotza-tasa handitzeko laguntzetara 27,5 milioi euro bideratzea onartu du. Horrela azaldu du gaur Josu Erkoreka Eusko Jaurlaritzako bozeramaile eta Herri Administrazio eta Justiziako sailburuak Gobernu Kontseiluaren ondoren.

27,5 milioi euro horiek hiru laguntza-lerro hauetan egituratuko dira: jaiotza, adopzio eta adopzio-aurreko familia-harrera edo tutelagatiko laguntzak, Erditze edo adopzio anizkoitzagatiko laguntzak eta Adin txikikoen nazioarteko adopzioagatiko laguntzak. Familiako bizitza eta laneko bizitza uztartzeko laguntzen kasuan bezala, laguntza horiek ere familia-errenta hartuko dute kontuan.

Bestalde, Gobernu Kontseiluak Euskadiko Autonomia Erkidegoko Kargu Publikodunen Katalogoa eguneratu du gaur. Eusko Legebiltzarrera bidaliko da legebiltzar-taldeek ezagutzeko eta herritarrek ere ezagutu ahal izango dute, euskadi.eus webgunean eskura edukiko dutenez.

Katalogoa eguneratzea eta argitaratzea Jaurlaritzak gardentasun handienaz jokatzeko, publizitate aktiboa egiteko eta ardurazko karguak betetzen dituzten pertsonei buruzko informazio guztia eskura izateko herritarrek duten eskubidea betetzeko duen konpromisoaren parte da eguneratzea, Erkorekak azaldu duenez. Hain zuzen, gaur onartu da Euskal Autonomia Erkidegoko sektore publikoan gardentasuna ezartzeari buruzko 2015eko balantzea. 

KOLON MINBIZIAREN SENTSIBILIZAZIO KANPAINA

Beste alde batetik, Osasuneko sailburuak, Jon Darpónek, gaur goizean Gobernu Kontseiluaren ostean eginiko prentsaurrekoan, Osasun Sailak eta Osakidetzak abian jarri duten Koloneko eta Ondesteko Minbiziaren Detekzio Goiztiarrerako Programaren inguruko sentsibilizazio- eta informazio-kanpainaren berri eman du. Kanpaina honek prebentzio-programa bultzatzen jarraitzea eta parte-hartzea handitzea du xede. Martxoaren 31n Koloneko Minbiziaren aurkako Nazioarteko Eguna izango da.

Horrela, parte hartzera gonbidatuta dauden pertsona guztiek –Euskadin, 50 eta 69 urte bitarteko herritarren % 100– gonbidapen-gutun pertsonalizatuarekin batera informazio-eskuorri berri bat jasoko dute. Eskuorri horrek, aurrekoa baino bisualagoa ta erakargarriagoa, argi eta sinpleki azaltzen du zer den koloneko eta ondesteko minbizia, nola prebeni daitekeen, norentzat den programa, noiz egin behar den proba, zertan datzan proba eta nola egin behar den.

Osasuneko sailburuak azaldu duenez, kanpaina berri honek gonbidapena jasotzen duten pertsonak testa egitearen garrantziaz jabetzea du xede. Testa proba sinple bat da; balizko lesio bat goiz detektatzeko aukera ematen du, eta horrek, ondorioz, tratamendu ez hain agresiboak egin ahal izatea eta biziraupena % 90etik gorakoa izatea dakar berekin.

Era berean, Osasuneko sailburuak programaren gaur egungo egoeraren berri eman dio Gobernu Kontseiluari. Programak parte-hartze altuenetako bat du (% 71), eta estaldura-maila oso aurreratuak: lehen itzulian, 50 eta 69 urte arteko herritarren % 100. Datu horrek koloneko eta ondesteko minbizia prebenitzeko herritar ororentzako programa onenen artean jartzen gaitu Espainian eta nazioartean, estaldurari, eraginkortasunari, kalitateari eta parte-hartzeari dagokienez.

2016-03-22ko gai-zerrenda

Prentsa-txostena

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)