Berriak Ingurumena eta Lurralde Politika

Euskotrenek Zumaia eta Orio artean Zarauzko Garagardo Jairako gauez autobusen zerbitzu berezia eskainiko du

2016-03-21

Eusko Jaurlaritzako Ingurumen eta Lurralde Politika Sailaren esku dagoen Euskotren Sozietate Publikoak, Zumaia eta Orio artean gauez autobusen zerbitzu berezia eskainiko du ZARAUZKO (Gipuzkoa) GARAGARDO JAIRAKO.

Hain zuzen ere, gauez autobusak ondorengo gauetan ibiliko dira martxoaren 24an (osteguna), 25ean (ostirala) eta 26an (larunbata), eta honako irteera ordutegia izango dute:

MARTXOAREN 24A (OSTEGUNA) ETA 25A (OSTIRALA)

• Zumaia - Zarautz: irteera Zumaiatik 23:00, 1:00, 3:00 eta 5:00etan.
• Orio – Zarautz: irteerak Oriotik 23:35, 1:35, 3:35 eta 5:35ean.
• Zarautz – Zumaia: irteerak Zarautzetik Zumaiara 23:45, 1:45, 3:45 eta 5:45ean.
• Zarautz – Orio: irteerak Zarautzetik Oriora 23:15, 1:15, 3:15 eta 5:15ean.

Martxoaren 24ko eta 25eko zirkulazioek geldialdiak ondorengo lekuetan egingo dituzte: Zumaia, Getaria, Zarautz eta Orio.

LARUNBATA MARTXOAK 26 (Zumaia – Donostia lineako larunbat gaueko ohiko zerbitzua eskainiko da)

• Zumaia - Zarautz: irteerak Zumaiatik 23:00, 0:00, 1:00, 2:00, 3:00, 4:00 eta 5:00etan.
• Orio – Zarautz: irteerak Oriotik 0:35, 1:35, 2:35, 3:35, 4:35, 5:35 eta 6:35ean.

• Donostia – Zarautz: irteerak Donostiatik 0:00, 1:00, 2:00, 3:00, 4:00, 5:00 eta 6:00etan.
• Zarautz – Zumaia: irteerak Zarautzetik Zumaiara 0:45, 1:45, 2:45, 3:45, 4:45, 5:45 eta 6:45ean.
• Zarautz – Orio – Donostia: irteerak Zarautzetik Oriora eta Donostiara 23:15, 0:15, 1:15, 2:15, 3:15, 4:15 eta 5:15ean.

Martxoaren 26ko, larunbata, zirkulazioek ondorengo herrietan burutuko dituzte geldialdiak: Zumaia, Getaria, Zarautz, Orio, Usurbil, Urbil eta Donostia.

Informazio gehiago behar duten erabiltzaileek, Euskotrenen 902 543 210 informazio telefono zenbakia izango dute, baita Konpainiaren web gunean www.euskotren.es eta Twitter helbide honetan, @euskotrenEJGV.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko