Larrialdi batean, badakizu nori deitu?
Berriak Enplegua eta Gizarte Politikak
qrcode

Eusko Jaurlaritzak desgaitasuna duten pertsonentzako aparkatzeko txartela lortzeko kasuak gehitu ditu

2016-03-21

Biharko bileran, Jaurlaritzak desgaitasuna duten pertsonentzako aparkatzeko txartelaren dekretu arautzaile berria onartuko du. Hala, txartelaren titular izateko kasuak gehitu dituzten, Estatuko oinarrizko araudiarekin bat etorriz (1056/2014 Dekretua, abenduaren 12koa).

Mugikortasun urritzen dien desgaitasuna duten pertsonentzako ibilgailua aparkatzeko txartela dokumentu publikoak egiaztatzen du pertsona horiek beren helmugatik ahalik eta gertuen aparkatzeko duten eskubidea, eta bost urtean behin berritu behar da. Araudiak xedatutakoaren arabera, hiriguneetako jarduera-eremu nagusietatik gertu, 40 aparkaleku edo frakzioko gutxienez erreserbatutako aparkaleku bat egon beharko da aparkatzeko txartelaren titularrek erabiltzeko diseinatuta, egoiliarrentzako eta lantokietako aparkalekuak gorabehera. Udalek ematen dituzte Europar Batasuneko estatu-kide guztietan erabil daitezkeen txartel hauek.

Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburu Angel Toñak hala eskatuta Eusko Jaurlaritzak gaur onartu duen arauak, berrikuntza gisa, titular izateko eskubidea zabaltzen die bizi-funtzioak gauzatzeko gailu teknikoak (adib., gurpil aulki bereziak, arnasteko gailuak, etab.) etengabe behar dituzten hiru urtetik beherako mendeko adingabeei. Halaber, dagokien lurralde historikoko Foru Aldundiko Ebaluazio eta Orientazio Zerbitzuaren arabera, 4. eta 5. mailetako desgaitasuna (patologia larria edo oso larria) duten adin-tarte horretako pertsonei ere zabaldu die eskubidea.

Aurrekoek ez ezik, aparkatzeko txartela lortzeko eskubidea izango dute Euskal Autonomia Erkidegoko udalerriretakoren batean bizi diren, desgaitasuna ofizialki errekonozituta duten eta, % 33tik beherako mailakoa izan arren, ezintasun iraunkor osoa, absolutua edo ezintasun handia errekonozituta duten pertsonek ere.

Era berean, aparkatzeko txartelaren titular izan daitezke ikusmen hobeko begian zuzenketarekin 0,1eko zorroztasuna edo hortik beherakoa dutenek edo ikusizko eremua 10 gradura edo gutxiagora murriztuta dutenek; neuroendekapenezko gaitzengatik mugikortasunezko mugak dituztenak; eta desgaitasunak dituzten pertsonen garraioan soilik erabiltzeko ibilgailu egokituen titularrak diren pertsona fisikoak eta juridikoak, autonomia pertsonala sustatzeko eta mendekotasunei arreta emateko gizarte-zerbitzuak ematen badituzte.

5 iruzkin
  • Argazkia EUKENE
    2020-09-24

    Podría ser que a día de hoy en Leioa, Bizkaia no se contemple el supuesto de ser titular del derecho a obtener la tarjeta de estacionamiento a aquellos que, siendo residentes en alguno de los municipios de la Comunidad Autónoma del País Vasco, NO tengan reconocida oficialmente la condición de persona con discapacidad PERO, tengan reconocida la incapacidad permanente en grado absoluta.?

  • Enplegua eta Gizarte Politikak
    2016-03-31

    Kaixo Argi, según el decreto: "la tarjeta concedida por los ayuntamientos de la Comunidad Autónoma, de conformidad con el procedimiento previsto en el artículo 10 del presente Decreto, tendrá validez en el territorio de la Comunidad Autónoma del País Vasco, sin perjuicio de su utilización en todos los Estados miembros de la Unión Europea, en los términos que los respectivos órganos competentes tengan establecidos en materia de ordenación y circulación de vehículos".

  • Argazkia Argi Armendariz Bilbao
    2016-03-22

    KAixo; quisiera saber , si alguién me puede informar, si dicha tarjeta solo sirve para la comunidad europes ó se puede utilizar en otros lugares , por ejemplo en EEUU.Mila esker.

  • Argazkia SN Robot
    @arartekomapak
    2016-03-21

    Comentario de Twitter:
    Eusko Jaurlaritzak desgaitasuna duten pertsonentzako aparkatzeko txartela lortzeko kasuak gehitu ditu https://t.co/2wkLjM3Yuu

  • Argazkia SN Robot
    @arartekomapak
    2016-03-21

    Comentario de Twitter:
    Gobierno Vasco amplía número de supuestos de acceso a tarjeta de estacionamiento para personas con #discapacidad https://t.co/34zNUvDVky

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)