Berriak Ingurumena eta Lurralde Politika
Eu

Burdinbidearen Euskal Museoak Azpeitia eta Lasao arteko lurrunezko tren-ibilbide gehiago programatuko ditu Aste Santuan

2016.eko martxoak 21
  • Martxoaren      24tik 28ra, biak barne, 12:00etan eta 16:30ean izango dira irteerak.
  • Zalantzarik      izanez gero, deitu 943 15 06 77 telefonora edo idatzi museoa@euskotren.eus      helbide elektronikora.
  • Aurrera      lurrunezko tren-makinaz

 

 

Azpeitia (Gipuzkoa), 2016/03/21

Azpeitiko (Gipuzkoa) Burdinbidearen Euskal Museoak lurrunezko tren-makinak batek eragindako tren-ibilbideak antolatu ditu martxoaren 24tik 28ra, biak barne. Trena 12:00etan eta 16:30ean irtengo da. Bidaiak ordubete iraungo du.  Beste oporraldi batzuetan bezala, Euskotrenek hainbat jarduera antolatu ditu Burdinbidearen Euskal Museoan. Nabarmentzekoak dira lurrunezko tren-makina batek eragindako tren-ibilbideak. Iazko Aste Santuan, egunero ia 800 bisitari joan ziren Azpeitira, Urola haraneko instalazioak ezagutzera.

Burdinbidearen Euskal Museoak Europako tren-bilduma onenetako bat du, askotariko ibilgailuak biltzen baititu: lurrunezko tren-makinak, diesel motordunak eta elektrikoak; tren automotorrak,eta askotariko bagoiak. Instalazioetan, gainera, Euskadiko makina-erremintako multzo osatuenetako bat ikus daiteke, Urolako trenaren tailer mekanikoan. Instalazioa 1925ean bezala kontserbatu dute, hau da, antzinako motor elektriko batek 16 makinei eragiten die, txirrika, uhal eta barra kolektore ugariko sistema konplexu baten bidez.

Elektrizitatearen transformaziorako zentral zaharraren instalazio harrigarriek aurreko mendeko teknologia modernoena islatzen dute, merkurio-lurrunaren bidez artezteko jatorrizko ekipoak baitituzte. Azpeitiko geltoki zaharreko eraikin nagusiaren lehenengo solairuan, XIX. mendearen amaieratik AVEren sorrera arte tren-langileek erabili izan dituzten uniformeen erakusketa dago ikusgai. Bigarren solairuan, tren-geltokietako ordularien erakusketa dago, munduko onenetakoa.

 

Bilduma

Europako tren-bildumarik onenetakoa du Burdinbidearen Euskal Museoak, mota askotako ibilgailuak biltzen baititu: lurrunezko tren-makinak, diesel motordunak nahiz elektrikoak; tren automotorrak, eta askotariko bagoiak.

Horrez gain, Euskal Herriko makina-erremintaren esparruko bildumarik aberatsenetakoa eskaintzen du museoak, Urolako Trenbidearen lantegi mekaniko zaharraren bidez. 1925ean inauguratu zen bezalaxe gordetzen da gaur egun instalazioa; bertan dagoen motor elektriko zaharrak 16 makina jartzen ditu martxan, txirrika, uhal eta barra kolektore ugariko sistema konplexu baten bidez.

Elektrizitatearen transformaziorako zentral zaharraren instalazio harrigarriek, merkurio-lurrunaren bidez artezteko jatorrizko ekipoak gorde dituztenek, aurreko mendeko teknologia modernoena islatzen dute.

Azpeitiko geltoki zaharreko eraikin nagusiaren lehenengo solairuan, XIX. mendearen amaieratik AVEren sorrera arte tren-langileek erabili izan dituzten uniformeen erakusketa aparta dugu ikusgai. Bigarren solairuan, tren-geltokietako ordularien erakusketa aurkituko dugu, munduko onenetakoa, eta denboran zeharreko bidaia batean murgilaraziko gaitu.

 

Museoaren Ordutegia –  Asteartetik larunbatera:

10:00 - 13:30

15:00 - 18:30

Igande eta jaiegunak (astelehena ezik)

10:30 - 14:00

 

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)