Berriak Lehendakaritza
Eu

70 enpresa joango dira lehendakariarekin batera Txinara egingo duen bisita ofizialera

2010.eko irailak 17

Lehendakari batek Txinara egingo duen lehenengo bidaia honen helburua Euskadi eta Txinako eskualderik garrantzitsuenen arteko harreman ekonomiko eta turistikoak sustatzea izango da

Patxi López izango da Txinara bisita ofizial bat egingo duen lehenengo lehendakaria eta bidaia irailaren 27an egingo du, hain zuzen. Erakunde- eta enpresa-misioaren buruzagi gisa, lehendakaria Shangaiko 2010eko Expora joango da Euskadiren Asteari eta Aste Gastronomikoari hasiera ematera, "plataforma paregabea" baita Txinan ezarrita dauden euskal enpresei laguntzeko eta egungo krisi egoeran "Txinako merkatua funtsezkoa dela ulertzen duten beste enpresa batzuei ateak zabaltzeko". Guillermo Echenique Kanpo Harremanetarako idazkari nagusiak azpimarratu du Txinara bisita ofiziala egingo duen lehenengo lehendakariaren bidaia hau oso garrantzitsua izango dela "Euskal Herria eta Txinako eskualde batzuen arteko harremanei bultzada bat emateko" , bereziki Jiangsu eskualdeari dagokionez. Lehendakaria Shangaiko euskal etxea ikustera joango da eta CEIBS negozio eskola ospetsuan hitzaldi bat emango du.

“Soiltasun gehiago, ahalegin handiagoa eta ezagutzaren gizartearen, ikerketaren eta gure egitura ekonomikoen berrikuntzaren aldeko bultzada”. Eusko Jaurlaritza helburu horiekin ari da lantzen 2011ko aurrekontuak, izan ere, aurrekontuek krisia euskal gizartean planteatzen ari den erronka berriei aurre egin beharko diete. Hain zuzen ere, erronka ekonomiko eta sozialak dira eta Patxi López lehendakariaren ustez, erronka horiei “erantzukidetasun sozialetik” heldu behar zaie, “herritarrak abandonatuta” uzten ez dituen herrialde eredu batean oinarrituz. Helburu horrekin, lehendakariak “herritar guztiei bizitza duina bermatzeko gai den fiskalitate” baten alde egiten du apustu. Eredu fiskalari buruzko eztabaida “herrialde mailako eztabaida” bat dela, ez dela gai ekonomiko huts bat azaldu du. “Zein dira espero ditugun zerbitzuak eta nola ordaintzen ditugu”, galdetu die lehendakariak Euskadiko Lidergoaren I. Foroan parte hartu duten pertsonei eta diputatu nagusiei, eta azken horiei eskatu die gai horren inguruan “hausnartzen hasteko” eta “herrialdea nahi ditugun mailetan mantentzeko gai den finantzaketa bat lortzeko adostasun batera iristeko lasai hitz egiten hasteko”.

Deustuko Unibertsitateko Liburutegian egin da Euskadiko Lidergoaren I. Foroa eta Patxi López lehendakariak eman duen “Euskadi modernitate berrian” izenburuko hitzaldiarekin hasi da ekitaldia. Bertan, Euskal Herriko hainbat erakunde politiko, ekonomiko eta sozialetako ordezkariek parte hartu dute.

Lehendakariak Euskadin egun bizi dugun egoera ekonomiko eta soziala analizatu du, baita datozen urteetarako espero den etorkizuna ere. “Guztion ahalegin handi baten ostean Euskadin krisitik ateratzen ari garela” onartu ondoren, Lópezek “oinak lurrean jarri” eta “besotik helduta aurrera egin” behar dugula adierazi du. “Erantzukidetasuna, konpromisoa eta ahalegin partekatua dira geure herriak aurrera egitea bermatzeko tresna", azpimarratu du. Zentzu horretan, Lópezek enpresariei eta langileei “modernitatera egokitzeko” ahalegin bat egiteko eskatu die eta “barneko malgutasun adostua une honetan lan arloko erreformarik onena dela” azaldu du.

Kutxa bakarra eta Estatutua

Bertaratu diren pertsonek egin dizkioten galderei erantzunez, lehendakariak esan du EAJ berriro estatutua lantzeko prest agertzea “albiste ona” dela, eta Estatuko Aurrekontu Orokorren onespenari dagokionez, gobernu zentralarekin “autogobernu gehiago” negoziatuko dela iragarri du.

Eusko Jaurlaritzako buruaren ustez, Gobernu zentrala eta EAJren arteko akordioa “bateragarria” da, baldin eta “Euskadiren onerako bada, eta ez sigla batzuen edo ideologia baten onerako”. Lehendakariak gogorarazi du EAJk lan arloko politika aktiboen transferentzia oztopatu zuela-eta, Euskadiko langabetuei politika aktiborik izan ez duten 12 hilabete “lapurtu” dizkiela.

Horrez gain, pozik dago EAJk “orain autogobernu gehiago negoziatzen duela” dioelako, horrek “duela urte batzuk baztertu zuen Estatutura itzuli dela” esan nahi baitu.

Lópezek azaldu du Eusko Jaurlaritza eta Gobernu zentralaren arteko “negoziazioa oso aurreratuta” dagoela eta Kutxa Bakarra “haustea” eragiten ez duten “formulak aztertzen” ari direla. “Kutxa bakarra hautsi gabe, urrunago joateko aukerak aztertzea ahalbidetzen duten formulak ari gara mahaigaineratzen. Lortzen bada albiste ona izango da Euskadirentzat, noski, albiste txarra iazkoa izan baitzen, hau da, transferentzia horren betoa”, gehitu du. Zentzu horretan, lehendakariak adierazi du egungo joera demografikoarekin “Gizarte Segurantzaren kutxa bakarra dela Euskadiko pentsiodunek beren pentsioak kobratzen jarraitu ahal izateko berme bakarra”.

 

3 iruzkin
  • 2010.eko irailak 19

    Estos viajes....como se sabe luego si han servido para algo?Los otros viajes han dado algún fruto?Lo dieron los que hacía Ibarretxe?Da la sensación de que sirven para poco más que para que vean mundo los elegidos de turno...

  • 2010.eko irailak 18

    Quisiera comentar además que sería deseable mantener en este viaje el nivel de encuentros políticos de los anteriores. Será muy complicado mantener un encuentro similar al de Brasil, pero sin duda los encuentros políticos con autoridades de la China podrían deparar muy buenos réditos a Euskadi y España. Por ello, el Gobierno debería esforzarse por conseguir estas visitas del lehendakari a personalidades políticas chinas.

  • 2010.eko irailak 18

    Es muy destacable que el Gobierno mantenga el ritmo de viajes comerciales iniciado en Brasil. No obstante, con este viaje a China se cierra un cuarto de la legislatura, y el lehendakari y su equipo han de centrarse en la búsqueda de iniciativas novedosas en todos los aspectos del ejecutivo. El ritmo productivo del corpus político del Gobierno no puede decaer a partir de ahora.

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
(IX legealdia 2009 - 2012)
Beste gonbidatu batzuk
  • Guillermo Echenique