Hauteskundeak 2024
Berriak Enplegua eta Gizarte Politikak
qrcode

Eusko Jaurlaritzak «erabateko desadostasuna» adierazi du gobernu zentralak Etxebizitzaren Legearen aurkako errekurtsoa jarriko duela iragarri ondoren

2016-03-19

Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburu Ángel Toñaren iritzian, autogobernuaren aurkako «beste eraso bat da»

Enlegu eta Gizarte Politiketako sailburu Ángel Toñak «erabateko desadostasuna» adierazi du ministro-kontseiluak hartutako erabakiaren aurrean, organo horrek iragarri duenez, konstituzio-kontrakotasuneko errekurtsoa jarriko duelako Etxebizitzaren Euskal Legeko zenbait artikuluren aurka. Eusko Jaurlaritzaren iritzian, gobernu zentralak, egun jardunean dagoenak, euskal autogobernuaren aurka egindako «beste eraso bat» da.

Eusko Jaurlaritzak ministro-kontseiluak hartutako erabakia bide ofizialetatik jaso arte itxarongo du edukia eta horrek egungo etxebizitza-politikan izan ditzakeen ondorioak aztertzeko, eta aipatutako iragarpena Mariano Rajoy buru den gobernuaren «asmo birzentralizatzailearen beste lagin bat» dela uste du.

Izan ere, aste honetan bertan onartu du gobernu-kontseiluak Etxebizitzaren Legea garatzeko lehen dekretua, zehazki, errentamendu-kontratuen fidantzak gordailutzeari buruzkoa. Toña sailburuaren arabera, ikuskizun dago Espainiako gobernuko presidenteak Etxebizitzaren Legea edo errekurtsoa jarritako artikulu zehatzak automatikoki eteteko eskaera gauzatzeko eskumena baliatuko duen.  

Iruzkin bat
  • Argazkia SN Robot
    @JGorbena
    2016-03-19

    Comentario de Twitter:
    El Gobierno Vasco muestra su disconformidad con el anuncio del Ejecutivo central de recurrir la Ley de Vivienda. https://t.co/WiHzMvRTLk

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)