Berriak Lehendakaritza
Eu

Lehendakaria herrialde-itun baten alde agertu da familia eta haurrak babesteko

2016.eko martxoak 19

Eusko Jaurlaritzak familia eta haurrak babesteko herrialde-itun baten alde egingo du apustu, herritarrek familia-proiektuak abian jartzeko dituzten oztopoak gutxiago izan daitezen. Horretarako, 2020ra arteko erakundearteko estrategia bat behar da, eta lau urtetan 200 milioi euro bideratu gizarte-politiketara, Euskadiko familien eta haurren egoera hobetzeko. Horri buruz mintzatu da Iñigo Urkullu lehendakaria Gasteizko Artium museoan egin diren Aitatasun Positiboari buruzko jardunaldietan, Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburu Ángel Toña lagun zuela.

Lehendakariak aitortu du Europako familia-politiken aldean gabeziak daudela, nagusiki euskal autonomia-erkidegoak aurrerapausoak eman dituen arren. Izan ere, gogorarazi du Euskadiko gizarte-politikak eredu gisa erabiltzen direla Espainiako Estatuan. Hala, Eusko Jaurlaritzak familiak babesteko urrats gehiago emango ditu, bi oinarrizko kezka hauei erantzuteko: seme-alabak dituzten familien zailtasun ekonomikoak gero eta gehiago dira eta herritarrek familia-proiektuak abian jarri eta nahi adina seme-alaba eduki ahal izateko dituzten oztopoek bere horretan irauten dute.

Horrenbestez, lehendakariak neurrien dekalogo bat aurkeztu du aipatutako bidean aurrera egiteko, besteak beste, guraso bien erantzukidetasuna sustatzea, aitatasun postiboko programak eta seme-alabak dituzten familia guztientzako gutxieneko baliabide ekonomikoak bideratzea barne hartzen dituena. Ibilbide-orri horrek, lehendakariaren iritzian, eragile guztien ekarpenak jaso behar ditu, erakundearteko estrategia «egonkor eta asmo handiko» bat osatzeko, herrialde-itun baten bitartez.

Horretarako, Eusko Jaurlaritzak elkarlanean osatu nahi du proposamena, gizarte-politikak indartu eta familia-esparrura bideratzeko. Era horretan, 2020ra arteko lau urteetan 200 milioi euroko inbertsioa egingo da gizarte-politiketan, «Euskadiko familien eta haurren egoera hobetzeko».

AITATASUN POSITIBOARI BURUZKO JARDUNALDIAK

Lehendakariak Eusko Jaurlaritzak Gasteizko Artium museoan antolatutako jardunaldien itxieran egin ditu adierazpenok. Jardunaldi horietan aztergai izan dituzte aitatasun-ereduak, aitatasunaren egoera Euskadin eta euskal gizonen inplikazioa seme-alaben zaintzan. Gaurko jardunaldia Bilbon eta Donostian hilaren 17an eta 18an hurrenez hurren egin zirenen jarraipena da. Egunotan hizpide izan dituzte aiten erantzukidetasuna, zaintza eta berdintasuna, eta gertatzen ari diren aldaketek dakartzaten abantailak. Hala, estrategiak eta proposamenak jarri dituzte mahai gainean, gizonei jokabideak eta jarrerak aldatzen laguntzeko, erantzukideagoak izan daitezen. Izan ere, zientziaren ikuspuntutik, gizonak zaintza-lanetan inplikatzea bikotekideentzat bezain onuragarria da haurrarentzat.

(*) Hemen ikusi dezakezu Jardunaldietan prestatu den bideoa

2 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • 2016.eko martxoak 23

    Gracias a quienes han hecho posible que por fin un plan de apoyo a la familia con dotación económica salga adelante. Me han sorprendido muy gratamente los discursos del Lehendakari y de Angel Toña. Socialmente necesitamos que la "estrategia interinstitucional, estable y de largo alcance" sea una realidad cuanto antes, que sirva para armar, posibilitar y promover la autonomía personal y el protagonismo social de las mujeres y hombres de este país.
    Angel Almaraz Moro.

  • @CINAUnfranchise
    2016.eko martxoak 20

    Comentario de Twitter:
    Irekia - El lehendakari apuesta por un pacto de país que proteja a la familia y a la infancia https://t.co/Hv8YLeOUVB

Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)