Eusko Jaurlaritzak Batxilergoko Sari Bereziak banatu ditu
15 irabazle gazteek ingelesa hobetzeko ikastaroa eta egonaldia egingo dute udan hiru astez Toronton (Kanada)
Arantza Aurrekoetxea Hezkuntza sailburuordeak, eta Begoña Garamendi Hezkuntza Berriztatzeko zuzendariak 2014-2015 ikasturteko Batxilergoko Sari Bereziak banatu dituzte gaur eguerdian Eusko Jaurlaritzaren Lakuako egoitzan burutu den ekitaldian. 15 gazte irabazleek, saridun direla egiaztatzen duen diploma jaso dute sailburuordearen eskutik, eta horrekin batera, Toronton (Kanada) hiru asteko ingeles ikastaroa eta egonaldia ere eskuratu dute, uda honetarako. Irabazleak (8 bizkaitar, 4 gipuzkoar eta 3 arabar) unibertsitateko lehen mailan ari dira egun ikasketak burutzen.
Joan zen 2014-2015 ikasturtean Euskadin Batxilergoa bukatu zuten 14.630 ikasleen artetik, 644 aurkeztu ziren Sari Berezia eskuratzeko probetara. Guztiek betetzen zuten baldintza hau: Batxilergoko bi kurtsoetan 8,75etik gorako bataz besteko nota. 2015eko ekainean burutu zuten proba, Bilboko Ingeniaritza Goi Eskola Teknikoan, unibertsitatera sartzeko hautaprobak egin ondoren. Azterketan, hiru ariketa gainditu behar izan zituzten, bai ikasgai komunetakoak eta baita norberaren Batxilergo modalitateari zegozkion ikasgai espezifikoetakoak ere. Azkenik, puntuaziorik altuena lortu zuten 15 ikasleek eskuratu zuten saria, gaur eguerdiz jaso duten saria, hain zuzen ere
Sari banaketa ekitaldian, Gasteizko Jesus Guridi Musika Kontserbatorioko ikasleek osatutako Haize eta egur Hirukote batek W. Amadeus Mozartn eta L. van Beethovenen lanak jo dituzte. Aldi berean, Gasteizko Arte eta Goi-mailako Diseinu Eskolako ikasleek ekitaldiaren argazki-erreportajea osatzeko argazkiak egin dituzte une oro.
Batxilergoko Sari Berezien helburua honako hau da: Batxilergoan ibilbide akademiko bikaina erakutsi duten ikasleei egindako ahalegina aitortzea. 2014-2015 ikasturterako sarien deialdia maiatzean argitaratuko da.
Ikasle sarituen zerrenda:
Saritutako ikasleek guraso, senitarteko eta Batxilergoko ikasketak burutu zituzten institutuetako arduradunak lagun zituztela jaso dituzte sariak. Hauek izan dira irabazleak.
Ikasleak / Alumnos-as |
Ikastetxea / Centro |
Lurraldea/Territorio |
Amaia Beitia Martínez |
CPEIPS Ntra. Sra. Del Carmen HLBHIP |
Bizkaia |
Asier Andonegui Isasa |
CPEIPS Padre Raimundo Olabide HLBHIP |
Araba |
Alberto Echevarría Poza |
CPES Egibide BHIP |
Araba |
Ekaitz Ruiz De Vergara Olmos |
IES Artaza-Romo BHI |
Bizkaia |
Iker Herrero León |
CPEIPS Ntra. Sra. De Europa HLBHIP |
Bizkaia |
Xabier Iñarra San Vicente |
IES Usandizaga-Peñaflorida-Amara BHI |
Gipuzkoa |
Alexandru-Mihai Soroiu |
CPEIPS La Inmaculada-Hijas De Jesús HLBHIP |
Bizkaia |
Kepa Gómez Eizaguirre |
CPEIPS La Salle HLBHIP |
Gipuzkoa |
Aitor Ormazabal Oregi |
CPEIPS Sta. Teresa HLBHIP |
Gipuzkoa |
Nerea Heras Palomar |
CPEIPS Padre Raimundo Olabide HLBHIP |
Araba |
Mikel Mendizabal Eizaguirre |
IES Zumaia BHI |
Gipuzkoa |
Kerman Alonso Ajuria |
IES Fray Juan De Zumarraga-Durango BHI |
Bizkaia |
Mikel Ortiz De Zarate Abrisketa |
IES Arrigorriaga BHI |
Bizkaia |
Tristán De Lorenzo-Solís Echevarría |
CPEIPS Padre Andrés Urdaneta HLBHIP |
Bizkaia |
Laura Rodríguez Gómez |
CPEIPS Pureza De María HLBHIP |
Bizkaia |