Berriak Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura
Eu

Hezkuntzako sailburuak ikasleen greba dela eta Gasteizen izan diren istiluak gaitzetsi ditu

2016.eko martxoak 17

Cristina Uriarte Hezkuntza sailburuak Ikasle Abertzaleak sindikatuak Lomceren aurka deitutako greba dela eta Gasteizen izandako istiluak gaitzetsi ditu. Uriarteren ustez, istiluak onartezinak dira eta indarkeria salatu du. «Aldarrikapena egiteko, hirian beldurra sorrarazi dute, horretarako bide demokratikoak egon arren», esan du.

Gutxienez zortzi lagun atxilotu dituzte Gasteizko hiriburuan. Gainera, hiriko altzariak suntsitu dituzte, hainbat banku-sukurtsal eraso dituzte eta poliziak kargak egin ditu. Bestalde, campusean, piketeek hainbat fakultaterako bidea itxi dute eta eskolak ematea galarazi dute.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)