Berriak Ekonomiaren Garapena eta Lehiakortasuna
Eu

Eusko Jaurlaritzak 2015ean lehiakortasun turistikoaren ziurtagiriak eskuratu dituzten 435 enpresa aintzat hartzen ditu

2016.eko martxoak 17
  • Aurten, turismo kalitate eta IKT-ei buruzko programaz gain, jasangarritasuneko Ekoetiketa Europarra ere gehitu da eta, enpresak ezezik, hiru turismo jomugen eta euren teknikarien lana eta egitasmoak ere aintzat hartuko dira.
  • Arantxa Tapiak iazko emaitza turistiko bikainak nabarmendu ditu, eta enpresen zein erakundeen lana ipini ditu lorpen horren oinarrian.

Eusko Jaurlaritzaren Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailak turismoaren sektoreko 435 enpresa inguruk egindako ahalegina errekonozitu du, sektorea lehiakortu izanagatik eta Euskadi kalitate handiagoko jomuga berritzaileago egiteagatik.

Arantxa Tapia izango du buru gaur arratsaldean Bilbon egingo den ekitaldiak, eta sektore publiko zein pribatuko 300 ordezkari inguru elkartuko dira. Bertan, Jaurlaritzak lehiakortasun turistikoko programetan 2015ean akreditatzea edo ziurtatzea lortu duten 435 enpresak eta hiru jomuga turistikoak errekonozituko ditu, beren lehiakortasun turistikoa eta sektoreari ekarritako berrikuntza eta ingurumen jasangarritasuna nabarmenduta.

Zehazki, kalitate turistikoaren Q programak, Helmuga Turistikoen kalitateko jardunbide egokiak, IKTen erabileran izandako jardunbide egokiak eta Ekoetiketa Europarra nabarmenduko dituzte.

Kalitate turistikoaren Q saria da alor honetako guztietan zaharrena. Sektoreari ematen zaion kalitate-ziurtagiri espezifikoa da Q saria. Bere helburua Euskadiko turismo-enpresen lehiakortasuna hobetzea da, kudeaketarako eta kalitatea ziurtatzeko sistema bat ezartzeko beharrezko erremintak emanda eta merkatuari jakinarazita. 2015ean guztira 17 enpresak eskuratu edo berritu dute Q ziurtagiria.

Bestalde, 230 enpresak Helmuga Turistikoen Kalitate Turistikoaren Sistemarekin konpromisoa berritu edota akreditatu dute 2015ean, eta jardunbide egokiak ezarri dituzte beren lurralderako, jomugarako edota erakunderako. Halaber, beste 456 enpresek mantentzen dute konpromisu hau programak bi urteko iraupena baitu. Jardunbide Egokien programa Q programa baino berriagoa da; 2006an ipini zen martxan, eta bere helburua jomugetan sistema orokor bat ezartzea da bisitariei ematen zaizkien zerbitzuetan kalitate berdintsua lortzeko asmoarekin.

Atal horretan, enpresak ez ezik, aurten 3 jomuga, euren teknikariak edo egitasmoak ere, estatu mailan sarituak. Honako hauek dira: Busturialdea-Urdaibai, Debabarrena eta bereziki Beatriz Escobar bere teknikaria, eta Donostia, eta zehatzago, “Harrera Plana”, bere hobekuntza plana.

Gaurko ekitaldian 177 enpresak egindako ahalegina ere aitortuko dute: hain zuzen, informazioaren eta komunikazioaren teknologiak erabiltzen jardunbide egokiak baliatu izanagatik. Hiruretan berriena da. 2011n jaio zen turismo-enpresek teknologia berriak poliki-poliki ezartzeko oztopoak ezabatzeko xedearekin.

Azkenik, Ekoetiketa Europarra egiaztagiria emango zaie 9 enpresari. Programa hau, lauetatik gazteena da. 2014an pilotatu zen eta Bermeoko Atxurra Hotelak egiaztagiria lortu zuen orduan. Dena den, aurretiaz, bazegoen Basquetourren laguntzarik gabe egiaztagiria lortu zuen enpresa bat, Donostiako Ulia aterpetxea, hain zuzen ere.

Hala, 2000. urtean Eusko Jaurlaritza, Basquetour-en bitartez, sektorean turismo-lehiakortasun programak lantzen hasi zenetik, 1.398 enpresak lortu dituzte ziurtagiriak: 11 enpresak Ekoetiketa Europarrarekin, 516k IKTen Jardunbide Egokietan; 686k eta sei jomuga turistikok Kalitateko Jardunbide Egokietan, eta 185ek, Kalitatearen Q-an.

 “Azaleratzen dagoen jomuga bat gara, 2015. urtea historikoa izan da, 3 milioi bisitarirekin, eta gehiago hazi gaitezke. Baina ez edonola eta edozein preziotan”. Tapiarentzat “ Euskadi Basque Country jomuga eta industria bera indartzea eta finkatzea. Goi mailako kalitate sistemak, beharrezko formazioa, berrikuntza eta jasangarritasuna barneratzen dituzten enpresek osotzen duten turismo sektore lehiakorrari laguntzea eta garatzea, lehentasuna da guretzat, horretan sinisten dugu eta horretaz harro gaude”.

8 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @Gorliz_kul_turi
    2016.eko martxoak 22

    Comentario de Twitter:
    Beste urte batez, Gorlizek turismo-kalitatezko ziurtagiria berritu du
    https://t.co/fdQiJCgygA

  • @KTxokoa
    2016.eko martxoak 18

    Comentario de Twitter:
    RT @GorbeiaEuskadi: Gobierno Vasco entrega las certificaciones de competitividad turística en 2015 https://t.co/bjKXZzNZUC #Gorbeia https:/…

  • @KTxokoa
    2016.eko martxoak 18

    Comentario de Twitter:
    RT @GorbeiaEuskadi: Eusko Jaurlaritzak lehiakortasun turistikoaren ziurtagiriak eskuratu dituzten https://t.co/d2joRyg7bj #Gorbeia https:/…

  • @RoMendivil
    2016.eko martxoak 18

    Comentario de Twitter:
    RT @GorbeiaEuskadi: Eusko Jaurlaritzak lehiakortasun turistikoaren ziurtagiriak eskuratu dituzten https://t.co/d2joRyg7bj #Gorbeia https:/…

  • @GorbeiaEuskadi
    2016.eko martxoak 18

    Comentario de Twitter:
    Eusko Jaurlaritzak lehiakortasun turistikoaren ziurtagiriak eskuratu dituzten https://t.co/d2joRyg7bj #Gorbeia https://t.co/EGsp4cl3r9

  • @GorbeiaEuskadi
    2016.eko martxoak 18

    Comentario de Twitter:
    Gobierno Vasco entrega las certificaciones de competitividad turística en 2015 https://t.co/bjKXZzNZUC #Gorbeia https://t.co/nTVGNxswEX

  • @Alberguecatedra
    2016.eko martxoak 17

    Comentario de Twitter:
    RT @CatedralVitoria: .@Alberguecatedra eta @catedralvitoria lehiakortasun turistikoaren ziurtagiriak jasoko dute, https://t.co/tSfjuMogV6 h…

  • @CatedralVitoria
    2016.eko martxoak 17

    Comentario de Twitter:
    .@Alberguecatedra eta @catedralvitoria lehiakortasun turistikoaren ziurtagiriak jasoko dute, https://t.co/tSfjuMogV6 https://t.co/oZM00rDlZI

Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)