Berriak Lehendakaritza
Eu

"Soiltasun gehiago” eta “erantzukidetasun soziala” izango dira 2011ko aurrekontuen oinarria “herrialdeak aurrera egingo duela bermatzeko”

2010.eko irailak 16

Lópezen ustez, fiskalitatearen inguruko eztabaida “ez da eztabaida ekonomikoa soilik, eztabaida politiko eta soziala ere baita” eta aldundiei gai horren inguruan “hausnartzen hasteko” eskatu die

Patxi López lehendakariak fiskalitatearen inguruko eztabaida mahaigaineratu du bere ustez “herrialde eztabaida” bat delako, eta hausnartzeko eskatu du. “Zein dira espero ditugun zerbitzuak eta nola ordaintzen ditugu”, galdetu du Lópezek, eta erakundeei egungo zerbitzu publikoak eta gizarte zerbitzuak mantentzea ahalbidetzeko zergak igotzeko aukera eztabaidatzeko eskatu die diputatu nagusiei. Lehendakariak adierazi du ez dagoela “herritarrak abandonatuta” uzten dituen gizarte baten alde, hori dela eta, “herritar guztiei bizitza duina bermatzeko gai den fiskalitate” baten alde agertu da. Gaur goizean Bilbon egin den Euskadiko Lidergoaren I. Foroan egin duen esku-hartze batean, lehendakariak enpresaburu eta langileei “erantzukidetasun soziala” eskatu die krisian kalteturik egon ez dadin eta “barneko malgutasun adostua une honetan laneko erreformarik onena” dela azpimarratu du. Testuinguru horretan, lehendakariak iragarri du hurrengo aurrekontuen xedea “soiltasun gehiago, ahalegin handiagoa eta ezagutzaren gizartearen, ikerketaren eta gure egitura ekonomikoen berrikuntzaren aldeko bultzada” izango direla.

"Soiltasun gehiago, ahalegin handiagoa eta ezagutzaren gizartearen, ikerketaren eta gure egitura ekonomikoen berrikuntzaren aldeko bultzada". Eusko Jaurlaritza helburu horiekin ari da lantzen 2011ko aurrekontuak, izan ere, aurrekontuek krisia euskal gizartean planteatzen ari den erronka berriei aurre egin beharko diete. Hain zuzen ere, erronka ekonomiko eta sozialak dira eta Patxi López lehendakariaren ustez, erronka horiei "erantzukidetasun sozialetik" heldu behar zaie, "herritarrak abandonatuta" uzten ez dituen herrialde eredu batean oinarrituz. Helburu horrekin, lehendakariak "herritar guztiei bizitza duina bermatzeko gai den fiskalitate" baten alde egiten du apustu. Eredu fiskalari buruzko eztabaida "herrialde mailako eztabaida" bat dela, ez dela gai ekonomiko huts bat azaldu du. "Zein dira espero ditugun zerbitzuak eta nola ordaintzen ditugu", galdetu die lehendakariak Euskadiko Lidergoaren I. Foroan parte hartu duten pertsonei eta diputatu nagusiei, eta azken horiei eskatu die gai horren inguruan "hausnartzen hasteko" eta "herrialdea nahi ditugun mailetan mantentzeko gai den finantzaketa bat lortzeko adostasun batera iristeko lasai hitz egiten hasteko".

Deustuko Unibertsitateko Liburutegian egin da Euskadiko Lidergoaren I. Foroa eta Patxi López lehendakariak eman duen "Euskadi modernitate berrian" izenburuko hitzaldiarekin hasi da ekitaldia. Bertan, Euskal Herriko hainbat erakunde politiko, ekonomiko eta sozialetako ordezkariek parte hartu dute.

Lehendakariak Euskadin egun bizi dugun egoera ekonomiko eta soziala analizatu du, baita datozen urteetarako espero den etorkizuna ere. "Guztion ahalegin handi baten ostean Euskadin krisitik ateratzen ari garela" onartu ondoren, Lópezek "oinak lurrean jarri" eta "besotik helduta aurrera egin" behar dugula adierazi du. "Erantzukidetasuna, konpromisoa eta ahalegin partekatua dira geure herriak aurrera egitea bermatzeko tresna", azpimarratu du. Zentzu horretan, Lópezek enpresariei eta langileei "modernitatera egokitzeko" ahalegin bat egiteko eskatu die eta "barneko malgutasun adostua une honetan lan arloko erreformarik onena dela" azaldu du.

Kutxa bakarra eta Estatutua

Bertaratu diren pertsonek egin dizkioten galderei erantzunez, lehendakariak esan du EAJ berriro estatutua lantzeko prest agertzea "albiste ona" dela, eta Estatuko Aurrekontu Orokorren onespenari dagokionez, gobernu zentralarekin "autogobernu gehiago" negoziatuko dela iragarri du.

Eusko Jaurlaritzako buruaren ustez, Gobernu zentrala eta EAJren arteko akordioa "bateragarria" da, baldin eta "Euskadiren onerako bada, eta ez sigla batzuen edo ideologia baten onerako". Lehendakariak gogorarazi du EAJk lan arloko politika aktiboen transferentzia oztopatu zuela-eta, Euskadiko langabetuei politika aktiborik izan ez duten 12 hilabete "lapurtu" dizkiela.
Horrez gain, pozik dago EAJk "orain autogobernu gehiago negoziatzen duela" dioelako, horrek "duela urte batzuk baztertu zuen Estatutura itzuli dela" esan nahi baitu.

Lópezek azaldu du Eusko Jaurlaritza eta Gobernu zentralaren arteko "negoziazioa oso aurreratuta" dagoela eta Kutxa Bakarra "haustea" eragiten ez duten "formulak aztertzen" ari direla. "Kutxa bakarra hautsi gabe, urrunago joateko aukerak aztertzea ahalbidetzen duten formulak ari gara mahaigaineratzen. Lortzen bada albiste ona izango da Euskadirentzat, noski, albiste txarra iazkoa izan baitzen, hau da, transferentzia horren betoa", gehitu du. Zentzu horretan, lehendakariak adierazi du egungo joera demografikoarekin "Gizarte Segurantzaren kutxa bakarra dela Euskadiko pentsiodunek beren pentsioak kobratzen jarraitu ahal izateko berme bakarra".

 

 

2 iruzkin
  • Secretaría General de Participación Ciudadana y Documentación. Lehendakaritza
    2010.eko irailak 27

    La corresponsabilidad no se limita al debate fiscal. Es un compromiso que debe ser tomado tanto por administraciones como por la ciudadanía en su conjunto, con el objetivo de que cada uno aporte parte de su esfuerzo para construir este país, para convivir y para prosperar todos juntos. Los poderes públicos, en representación de la comunidad, deben garantizar derechos y servicios, pero el ciudadano debe estar comprometido en aportar parte de su esfuerzo a la comunidad.
    Y esto tiene reflejo en todas las áreas. Por citar unos ejemplos concretos, en Sanidad esté Gobierno está buscando que el paciente se corresponsabilice de su enfermedad. Sabemos que los pacientes activos educados en la gestión de su enfermedad van mejor que los pacientes pasivos. ¿Cómo podemos potenciar esto? Con una nueva función de enfermería en educación al paciente. Esta función es inexistente hasta hoy. Estamos formando enfermeros para esto. Eso es concreto. El paciente en Euskadi sabrá gestionar su enfermedad mejor que en otros sitios.
    En Industria, el Gobierno Vasco está promoviendo, junto a las empresas de los sectores energéticos y de automoción, el coche eléctrico. Busca la corresponsabilidad del sector y también del conjunto de la ciudadanía con el medio ambiente, impulsando la compra de estos vehículos.

    En Empleo, pasar de un desempleado pasivo a uno activo pero formado para un nuevo empleo, también es hablar de corresponsabilidad. Exige un esfuerzo de ambas partes: el trabajador y el Gobierno.

    Se puede trasladar el concepto de corresponsabilidad al seno de la economía sostenible. Como dijo el Lehendakari en la presentación del Nuevo Contrato Social entre Vascos, el 14 de enero de 2010, “el futuro de nuestras empresas depende tanto de los trabajadores como de los empresarios y, también, de las instituciones públicas. Por ello, resulta necesario establecer unas relaciones de mutua confianza, implicando a todos los colectivos en alcanzar una responsabilidad compartida en la actividad productiva y la marcha de la empresa. Esta corresponsabilidad ha de ser uno de los pilares básicos en los que asentar la competitividad de nuestras empresas”.

    Es éste, por tanto, un debate mucho más amplío que el de subir o bajar impuestos.

  • 2010.eko irailak 19

    Que quiere decir eso de la corresponsabilidad social, que nos van a subir los impuestos? Deberían subirselos a los que más tienen, los futbolistas, los empresarios, y los políticos.

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(IX legealdia 2009 - 2012)
Beste gonbidatu batzuk
  • Lehendakaria