Berriak Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura
Eu

Anbizio handiko euskal leihoa Nanteseko 26. Zinemaldian (martxoak 17-30)

2016.eko martxoak 16

 

 Euskaraz egindako pelikulak

Sail Ofizialean eta Opera Prima Sarian ariko dira lehian

 

Fenêtre basque (Euskal leihoa) Nantesko Festival du Cinéma Espagnol jaialdiak bere baitan hartzen duen euskal zine programazioa da; aurten 16. urtez zabalduko da aurten leihoa, egun Etxepare Euskal Institutuak sustatzen duena, Euskadiko Filmategiaren laguntzarekin. Atala honek euskal produkziorik nabarmenenak, eta, orohar, euskal zinemagile garrantzitsuenak jasotzen ditu. Julio Verneren jaioterria Frantziako kritikari profesionalen eta zine-industriaren hiria ere bihurtzen da urtero 26.000 bat ikusle biltzen dituen Nanteseko Zinemaldian, eta Fenêtre basque atalaren ondorioz guztiak ohituta daude honezkero euskal zinea ikusten.

Bihar hasiko den 26. Zinemaldian, gainera, Fenêtre basque programako zenbait film lehiaketan ere parte hartuko dute. Hain zuzen ere Amama (Asier Altuna) eta Lejos del mar (Imanol Uribe) Sail Ofizialean daude, eta zuzendariak jaialdian izango dire euren lanak aurkezten. Asier Altuna eta Marian Fernández, Amama filmeko ekoizlea, Nantesen izango diren lehen aldia izango da. Uribe, berriz, urtero joaten den horietakoa da; 2013. urtean Ikuslegoaren Saria eskuratu zuen Miel de naranjas lanarekin.  Aipagarria da, halaber, aurtengo epaimahai burua Laurent Cantet zuzendari frantsesa izango dela.

Opera Prima sailean bi euskal film gehiago lehiatuko dira, iaz Mikel Rueda bilbotarrak eskuratu zuen garaikurra eramateko esperantzarekin. Un otoño sin Berlín Lara Izagirre zuzendariaren eta Gorka Izagirre ekoizlearen eskutik iritsiko da Loriako ibarrertzera. Aldiz, Pikadero (Ben Sharrock) aurkezteko ardura Joseba Usabiaga aktore nagusiak hartuko du. Euskara lehiaketako bi atal nagusietan entzungo da, beraz.

Dokumentalei dagokienez, Migueltxo Molinak eta Pablo Iraburuk zuzendu duten Walls emango dute, eta bigarrenak bertan izango da, lana aurkezteko asmoz. Laburmetraien atalean 2015eko Kimuak  programako film guztiak eskainiko dituzte, eta horietatik  Tucker Dávila Wooden Duellum izango da ikusleen sariaren bila joango dena, Nanteseko Operan izango den emanaldian.

Gainera, eta Donostiako San Telmo Museoarekin lankidetzan, zinemaldiak  Elías Querejeta produktore hernaniarra omenduko du, Pedro Usabiaga donostiar argazkilari ospetsuak komisario izan duen Elías vida mía erakusketaren bitartez. Berez, Querejetaren oroitzapena jaialdi osoan izango da bizirik  Fernando León de AranoaUn día perfecto pelikularekin zabalduko baitu programa , eta Gracia Querejeta haren alabak itxiko duelako,  Felices 140 filmarekin. Elías Querejeta guztiz erabakigarria izan zen biek zuzendari gisa eman zituzten lehen urratsetan.

Eta euskaldunen partaidetza zabalagoa ere bada: Olivier Masset-Depasse zuzendariaren Santuario eta Mikel Ruedaren A escondidas ere ikusgai izango dira zinemaldian; Ricardo Aldarondo donostiar kazetaria dokumentalen epaimahai buru lanetan ariko da eta Etxepare Euskal Institutuko zuzendari Aizpea Goenaga martxoaren 28an Nanteseko Operan izango de amaiera ekitaldian esku hartuko du.

 

 

 

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)