Berriak Herri Administrazioa eta Justizia
Eu

Arabako zigor arloko bitartekaritza prozesuei buruzko Eusko Jaurlaritzaren europa mailan aintzindari den azterketa batek «erreparazio sinbolikoak» biktima eta biktimarioarentzat dituen onurak nabarmendu ditu

2016.eko martxoak 17
  • 2015ean, Eusko Jaurlaritzako doako zerbitzu honek %77,5eko arrakasta-maila izan zuen Araban.
  • Ikerketak bitartekaritza prozesuetan parte hartzen duten pertsonek daukaten gogobetetze maila oso altua dela azpimarratzen du, bitartekaritza, askotan prozesu judizial luzeekin konparatuta, eraginkorragoa eta merkeagoa da, era berean, denbora aurrezten duen tresna da.
  • Inkesta egin dutenen %60k bitartekaritza dituen onurak beraien bizitzako hainbat arlotan erabilgarriak izan direla azpimarratzen du, bitartekaritza baketze eta arazoak konpontzeko beharrezko tresna bihurtuz.

Justiziako sailburuorde Ana Agirre eta Justiziako zuzendari Manuel Valín izan dira Eusko Jaurlaritzaren Evaluacion del Coste de la Justicia Restaurativa integrando indicadores cuantitativos y cualitativos. En el caso de la mediación penal aplicada a las infracciones de menor gravedad ikerketa aurkezteko ekitaldiaren buru.Lana Arabako IRSE, Gizarte-inklusiorako Institutuari enkargua da eta justizia leheneratzaileko aditu hauek dira egileak:  Idoia Igartua, Alberto José Olalde, Mercé Pedrola eta Gema Varona. Ikerketa Eusko Jaurlaritzaren web orrian argitaratu da: www.euskadi.eus

Liburuan justizia leheneratzailearen kostua aztertzen da, hala ekonomikoki zein kuantitatiboki, nola kualitatiboki zein gizarte-errentagarritasunaren aldetik. Horrenbestez, bitartekaritzak biktimari zein biktimarioari eskaintzen dizkien abantailak azaleratzen eta azpimarratzen ditu. Egileek 230 pertsona elkarrizketatu dituzte liburua osotzeko, guztiak ere zigor-arloko bitartekaritza-prozesuetan parte hartu dutenak Eusko Jaurlaritzak Araban duen Auzitegi barruko Bitartekaritza-zerbitzuaren bitartez, horien gogobetetze-maila neurtze aldera.

Era horretan, azterlanaren egileen arabera, agerian geratu da Araban auzitegi barruko bitartekaritzaren arrakasta, lortutako akordio kopurua, horien betetze-maila eta batez ere horietan parte hartu dutenen balorazio positiboa kontuan hartuta. Hala bada, liburuak «erreparazio sinbolikoaren» garrantzia azpimarratzen du; hau da, arau-hausleak eragin duen mina aitortzea eta horren erantzukizuna bere gain hartzea, eta biktimarentzat modurik onuragarrienean erreparatzea, zigorra edozein dela ere. Ondorioen artean, inkesta egin dutenen %60k baketze eta arazoak konpontzeko tresnak garatzeko erabilgarria izan dela adierazten du  eta %70 baino gehiagok pertsona berarekin ez du berriro arazorik izan.

Kostu ekonomikoari dagokionez, liburuaren arabera, bitartekaritza-prozesuak, prozesu judizialekin konparatuta, merkeagoak dira, bai aurrekontu ikuspuntutik, bai denboraren ikuspuntutik. Are gehiago, gehienetan, bitartekaritzak ohiko diren tramiteekin, esate baterako, ahozko bistekin, prozesuak luzatzea sahiesten du. Beraz, Auzitegi barruko Bitartekaritza-zerbitzuak Euskadiko organo judizialek daukaten lan zama arintzeko Eusko Jaurlaritzako doako tresna oso baliogarria dela agertzen du.

ARABAKO ZIGOR-BITARTEKARITZA 2015EAN

2015eko datuek agerian uzten dute prozedura honek arrakasta handia duela. Hauek dira Araban ateratako ondorio nagusiak: 

  • 2015ean, bitartekaritza-formularen bitartez Euskadin itxitako 829 kasuetatik 147 Araban itxi ziren; lurralde horretan, % 77,5eko arrakasta lortu zen.
  • Euskadin, zigor-arloko bitartekaritza-zerbitzuan esku hartzen duten gehienak gizonak dira: % 60,4.
  • Kasuen % 13an, elkarri jarritako salaketak izan dira.
  • Arabako bitartekaritza-jarduera gehienak astuntasun txikiagoko delituengatik izan dira: % 53,1.
  • Akordiorik lortu ez den kasuetan, alderdiek hasierako jarrerari eustea izan da arrazoi nagusia, bai eta esku hartzen duten aldeetako batek bitartekaritza utzi nahi izatea ere.

 

 

2015EAN BITARTEKARITZA BIDEZ ITXITAKO KASUAK PENLA ARLOAN ARABAN

 

 

OROTARA

AKORDIOAREKIN

AKORDIORIK GABE

 

ARABA

(2 barruti judizial)

147 (% 17,7)

114 (% 77,5)

33 (% 22,4)

 

 

 

 

 

 

EUSKADIN 2015EAN BITARTEKARITZAN PARTE HARTU DUTENEN IZAERA ETA SEXUA (*)

 

 

OROTARA

 

Gizonezkoak

1.996 (% 60,4)

 

Emakumezkoak

1.291 (% 39)

 

Pertsona juridikoak

4 (% 0,12)

 

Pertsona pribatuak

11 (% 0,33)

 

Orotara

 

3.302 (% 100)

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

(*) Taula honetan auzitegi penalek 2015ean bideratutako espediente guztietatik ateratako datuak hartu dira kontutan.

 

 

 

PARTE-HARTZAILEEN ROLA EUSKADIN 2015EAN (*)

 

 

OROTARA

 

Salatzailea

1.384 (% 42)

 

Salatua

1.480 (% 44,8)

 

Rol gurutzatua (salatzailea/salatua)

429 (% 13)

Hirugarren batzuk (lotura afektiboa)

3 (% 0,09)

Hirugarren batzuk (lotura profesionala)

3 (% 0,09)

Hirugarren batzuk (loturarik gabe)

1 (% 0,03)

 

EUSKADIN OROTARA

3.300

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

(*) Taula honetan auzitegi penalek 2015ean bideratutako espediente guztietatik ateratako datuak hartu dira kontutan.

 

 

 

2015EKO ESPEDIENTEEN DELITU TIPOLOGIA (*)

2015

DELITU ASTUNAK

ASTUNTASUN TXIKIAGOKO DELITUAK

DELITU ARINAK

FALTAK

 

ARABA

(2 barruti judizial)

0 (% 0)

160 (% 53,1)

67 (% 22,2)

74 (% 24,5)

 

 

 

 

 

 

(*) Taula honetan auzitegi penalek 2015ean bideratutako espediente guztietatik ateratako datuak hartu dira kontutan.

 

EUSKADI, LIDERRA ETA AITZINDARIA

Eusko Jaurlaritzako Auzitegi barruko Bitartekaritza-zerbitzua 2007an sortu zen, eta izugarri handitu da, halako moduz, non Euskadi Estatuko buruan jarri baita. Estatuan bitartekaritzaren formularen bidez konpondutako 10 kasutik 6 Euskadikoak dira.

Gatazkan dauden aldeei konponbide itundu bat lortzeko aukera ematen dieten bide guztiak aztertzeko konpromisoa du Eusko Jaurlaritzak, prozesu judizial maiz luze eta garestietara jo beharra saihesteko. Dagoeneko frogatu da formula horiek fidagarriak eta eraginkorrak direla alderdiek egoki deritzeten konponbideak lortzeko, denbora eta kostuak aurrezteko, organo judizialei lan-karga kentzeko, justizia administrazioa arintzeko, baliabide publikoen erabilera arrazionalizatzeko, etab. Horregatik, 2016an Eusko Jaurlaritzaren Justizia Sailak 2,1 milioi euro inbertituko ditu bitartekaritzako zerbitzu, justizia leheneratzaileko lankidetza-zuzenbideko programa guztiak mantentzeko, bai eta halakoak zer esparru berritan ezar litezkeen aztertzeko ere.

2 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @emmalopezsole
    2016.eko martxoak 17

    Comentario de Twitter:
    RT @ajolalde: Un estudio pionero a nivel europeo del Gobierno vasco sobre procesos de mediación en el ámbito penal en Álava de... https://t

  • @ajolalde
    2016.eko martxoak 17

    Comentario de Twitter:
    Un estudio pionero a nivel europeo del Gobierno vasco sobre procesos de mediación en el ámbito penal en Álava de... https://t.co/Z2rJKyzKCu

Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)