Berriak Ingurumena eta Lurralde Politika
Eu

Eusko jaurlaritzak Europako “etiketa ekologikoa” eman dio Bermeoko Landa turismoko Atxurra hotelari

2016.eko martxoak 16

Alejandra Iturrioz Ingurumen Administrazioko Zuzendariak eta Arantza Madariaga Basquetourreko Zuzendariak EUROPAKO ETIKETA EKOLOGIKOA eman diote, gaur goizean, Bermeoko (Bizkaia) landa-turismoko ATXURRA HOTELeko Iñaki Madariaga gerenteari. Atxurra hotela da landa-turismoko ostatuen artean ingurumen-ziurtagiri hori jaso duen bigarrena. Ziurtagiria Europako Batzordeak ematen du, Ingurumen Sailburuordetzaren bidez, bera baita hori emateko eskumenak dituena.

 

Europako etiketa ekologikoa jasotzeak egiaztatzen du Atxurra Hotelak bete egiten dituela sistema horrek ezartzen dituen ingurumen-irizpide zorrotzak, alegia, energia eta ur kontsumoa murriztea, hondakinen sorrera murriztea, baliabide berriztagarrien eta ingurumenari arrisku gutxiago sortzen dizkioten gaien erabilera sustatzea, eta ingurumen-gaiei buruzko komunikazioa eta heziketa bere bezeroen artean bultzatzea.

 

“Europako etiketa ekologikoa eskuratzen duten establezimenduei auditoria zorrotza egiten zaie, Europako Batzordeak ezartzen dituen ingurumen-estandarrak betetzen ote dituzten egiaztatzeko”, adierazi du Alejandra Iturrioz Eusko Jaurlaritzako Ingurumen Administrazioko Zuzendariak. Estandar horien artean, azpimarratzekoa da edozein helburutarako erabiltzen den elektrizitatearen % 50 energia-iturri berriztagarrietatik etorri behar dela; txorroten eta dutxa-buruen emaria gehienez 9 litro/minutu dela; gosarietan eta gainerako janari zerbitzuetan ezin erabil daitekeela banakako bilgarria duen produkturik; eta ingurumen-politika bat erredaktatu behar dela, beraren aplikazioa bermatzen duen jarduera-plan zehatz batez.

 

“Ingurumen eta Lurralde Politika Sailaren helburua da bete beharreko baldintzak betetzen dituzten beste establezimendu batzuk bultzatzea horrelako etiketak lortzera. Europako etiketa ekologikoa horrelako negozioek eskaintzen duten zerbitzu turistikoari gehitutako balio erantsi bat da, zeren berme bat baita beren aisialdiaz gozatzeaz batera ingurunea jasangarritasunetik errespetatu nahi duten pertsonentzat”, adierazi du Iturriozek.

 

Arantza Madariaga Basquetourreko zuzendariak azpimarratu du “establezimendu batek ekoetiketa Basquetourren eskutik landu eta lortu izanak duen garrantzia”, eta gaineratu du “hauxe lehenengo dela, zeren gaur egun dozena bat establezimendu baitaude ingurumen-jasangarritasunaren ziurtagiri hori lortzeko azken fasean, eta beste horrenbeste laster hasiko dira ziurtatze-prozesu honekin”.

 

Atxurra Hotela Urdaibaiko Biosfera Erreserbaren erdigunean dago kokatuta, Bermeon (Bizkaia), eta beraren arduradunek eko-hotel moduan definitzen dute, zeren asmoa hauxe baita: maila handiko bizi-kalitatea bermatzea oraingo belaunaldiari, etorkizuneko belaunaldien ongizatea arriskuan jarri gabe, baliabide  naturalen kudeaketa arduratsuaren bitartez, aire, ura eta lurra garbi eta osasuntsu kontserbatuz, horren bidez naturaren osoko babesa lortuz. Azken batean, bizi-kalitate hobea lortzea orain eta etorkizunean”.

 

Gaur egun, Euskadin zortzi etiketa ekologikoko ziurtagiri eman dira establezimendu turistikoentzat, eta beste lau daude emateko prozesuan.

 

Basquetour, Eusko Jaurlaritzako sozietate publikoa, lanean ari da Euskadiko enpresa eta helmuga turistikoek ekoetiketa lortu dezaten, horren aldeko sustapen eta finantziazioaren bidez. Jasangarritasuna euskal politika turistikoaren zeharkako ardatzetako bat da, eta funtsezko jardueratzat hartzen da 2020rako Euskal Turismoaren Planean.

Iruzkin bat
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @eneaconsultoria
    2016.eko martxoak 16

    Comentario de Twitter:
    RT @ihobEJGV: Gobierno Vasco concede la #etiquetaecológica europea al alojamiento rural Hotel Atxurra de Bermeo https://t.co/xeevbuBCSc

Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)