Berriak Osasuna
Eu

Osakidetzako langileen kontrako erasoen inguruko behatokiak ekintza berriak aztertuko ditu, langileen babes pertsonal eta juridikoa sendotzeko

2016.eko martxoak 15

   Besteak beste, profesionalen prestakuntza sendotzea aurreikusi dute, gatazka egoerei egokiro aurre egin diezaieten 

Osakidetzak ahalik eta errespeturik handiena eskatzen du osasun arloko langileentzat 

2015eko txostenaren arabera, salatutako eraso kopuruak gora egin du: 518 eraso, horietatik 149 lesioekin eta 369 lesiorik gabe. Lesiorik gabeko erasoetatik 300 inguru ahozko erasoak izan ziren, eta gainerakoak, ondasun materialen aurkako erasoak

 

Iaz Osakidetzan osasun arloko langileen aurkako 518 eraso –ahozko zein fisiko– jakinarazi ziren. Horietatik, 149 istripuak izan ziren (lesioak izan zituzten erasoak) eta 369 gertakari (lesiorik gabeko erasoak). 369 gertakari horietatik 152 lehen mailako eraso ez-fisikoak izan ziren (biraoak, irainak); 143 bigarren mailako eraso ez-fisikoak izan ziren (mehatxuak, eraso saiakerak edo armen erabilera). Gainerakoak, ondasun materialen kontrako indarkeria izan ziren.

Halaxe jakinarazi du gaur Osakidetzako Giza Baliabideetako zuzendari Jose Maria Armentia jaunak. Halaber, biharko, martxoaren 16, Osasun Arloko Langileen aurkako Erasoen Egunerako, deialdia egin du Osakidetzako langileen aurkako erasoen Behatokiaren batzarra egiteko. Behatoki horretan zuzendaritza taldea, sindikatuak eta prebentzio-zerbitzua ordezkatuta daude.

Behatokiaren batzar honetan Osakidetzako Zuzendaritzak, legegintzaldi honen hasieran hartutako konpromisoekin bat eginda, neurri sorta zabala aurkeztuko die Behatokiko kideei, haien iritzia jaso asmoz. Zuzendaritzaren nahia da Osakidetza – Euskal Osasun Zerbitzuko langileen babeserako protokoloak sendotzea eta, aldi berean, eguneroko lanean langileoi babesa erakustea.

Azkeneko urteotan, erakundeek gainera neurriak hartu dituzte eta prestakuntza eskaini dute hasiberri diren episodioak desaktibatzeko edo birbideratzeko, eta baita beste hainbat esku-hartze ere; hala nola, larrialdiko botoia edo banaketa fisikoa, erasoak jakinarazteari berebiziko garrantzia emanez. Jose María Armentiak nabarmendu duenez, ”erasoen prebentzioaren hobekuntza-lerroan aurrera egiteko, hainbat gauza iruditzen zaizkigu garrantzitsuak: jarduera-protokolo espezifikoa berrikusten amaitzea, jakinarazteko eremu berriak irekitzea (bloga, posta elektronikoa…) eta egoera horien prebentzioa egiteko edo horiei aurre egiteko gure profesionalen prestakuntza indartzea”.

2015 urteari dagokion Osakidetzako profesionalei egindako erasoen gaineko txostenak, bihar, asteazkena, Osakidetzako Giza Baliabideetako zuzendariak Behatokian aurkeztuko duenak, profesionalek salatutako erasoen eta gertakarien kopurua handitu dela egiaztatzen du.

Jose María Armentiak azpimarratu duenez, “eraso kasu bakarra egotea jasanezina da eta edozein eraso, edonolakoa dela ere, saihesteko neurriak jartzen jarraitu behar dugu. Berriro ere, egunero gu zaintzeko eta sendatzeko ahaleginak egiten dituzten profesionalenganako errespeturik handiena eskatzen dugu eta profesionalei adierazi nahi diegu horietako edozein kasu salatzen jarrai dezaten, horrek babes neurri berriak ezartzeko aukera ematen digulako, eta, aldi berean, aurrean dugun arazo larri hau agerian uzterakoan herritarren kontzientziazioa mantentzen laguntzen digulako.

2013-2016 Osakidetzako Ildo Estrategikoen esparruan, prebentzio, segurtasun eta babesaren arloan –hots, Osakidetzako lehentasuneko ardatzetako batean- garatutako ekintzak jasotzen ditu txostenak, eta baita protokolo espezifikoari jarraituz aurrera eramandako ekintzak ere. Protokolo espezifiko horren bidez, Osakidetzak, jakinarazitako eraso guztiak ikertzeaz gain, une oro lagundu eta aholkatzen ditu edozein motatako erasoa jakinarazten duten langileak, bai alderdi sanitarioari zein psikologikoari dagokionez, eta baita lege-orientazio eta abokatuen asistentziari dagokienez ere.

 

 

DATUAK 2015

Era berean, eta Osakidetzako eta Eusko Jaurlaritzako Osasun Saileko gardentasun politikarekin bat etorriz, aurten ere, dokumentuak urtean zehar bildutako datuak jasotzen ditu.

Beraz, 2015ean, guztirako 518 kasuetatik, 369 gertakariak izan ziren (lesiorik sortzen ez duten erasoak) eta 149 istripuak (lesioa sortzen duten erasoak). 369 gertakarietatik, 152 1. mailako eraso ez-fisikoak izan ziren (biraoak eta irainak), 143 2. mailako eraso ez-fisikoak (mehatxuak, eraso saiakerak eta armen erabilera), eta besteak, ondasun materialen kontrako indarkeria.

 

 Erasoek eragindako istripuen artean, Psikiatriako arloan jakinarazi dira gehien; ia kasu guztien erdia.

 

LANEKO ARLOA

ISTRIPUAK

BAJAREKIN

BAJA BARIK

Lehen Mailako Arreta

17

5

12

Ospitalizazioa

39

6

33

Psikiatria

77

16

61

Larrialdiak

15

1

14

Esleitu barik

1

0

1

GUZTIRA

149

28

121

 

 

Lanbide-taldearen arabera, jakinarazpenen gorakada, bai erasoei bai gertakariei dagokienez, Osakidetzan gehiengoa osatzen dutenengan ikusi da; hain zuzen ere, paziente eta senideekin harreman gehien dutenengan.

 

KATEGORIA

GUZTIRA

GERTAKARIAK

ISTRIPUAK

BAJAREKIN

BAJA BARIK

Fakultatibo medikoak eta teknikoak

129

112

17

2

15

Goi-mailako teknikariak

0

0

0

0

0

Diplomadun sanitarioak

156

116

40

8

32

Erdi-mailako teknikariak

0

0

0

0

0

Teknikari espezialista sanitarioak

2

2

0

0

0

Administrazioko teknikari espezialistak

2

1

1

0

1

Lanbide-teknikari espezialistak

0

0

0

0

0

Teknikari laguntzaile sanitarioak

145

71

74

16

58

Administrazioko teknikari laguntzaileak

55

50

5

1

4

Teknikari laguntzaile profesionalak

2

2

0

0

0

Menpekoak Operarioak / Zeladoreak

27

15

12

1

11

GUZTIRA

518

369

149

28

121

Eta datuak sexuaren arabera bereizita, zera ikusten da: emakumeek jakinarazitako erasoek gizonek jakinarazitakoak baino gehiago izaten jarraitzen dutela.

 

SEXUA

GUZTIRA

GERTAKARIAK

ISTRIPUAK

BAJAREKIN

BAJA BARIK

EMAKUMEAK

426

306

120

24

96

GIZONAK

92

63

29

4

25

 

518

369

149

28

121

 

           

Vitoria-Gasteizen, 2016ko martxoaren 15ean

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)