Berriak Ekonomiaren Garapena eta Lehiakortasuna

Eusko Jaurlaritzaren adierazpena, Arcelor enpresak Zumarragako lantegiari buruz eginiko iragarpenaren gainekoa

2016-03-15

Arcelor enpresak Zumarragako instalazioaren itxiera partziala, jarduera eten eta langileen parte baten tokialdaketa gauzatzeko hartutako erabakiaren aurrean, Eusko Jaurlaritzak honakoa adierazten du:

  1. Informazio horren zantzuak gero eta agerikoagoak ziren arren, bereziki ACBren aldi baterako EEEa jakinarazi zenetik hona, albisteak gogor kolpatu ditu euskal industria eta, nagusiki, Urola eskualdeko familiak. Egoera zail honetan, laguntza eta elkartasuna adierazten dizkiegu.
  2. Enpresak lantegiaren itxiera partzialaren eta langileen toki aldaketen  erabakia, modu orokorrean jakin arazi dio Eusko Jaurlaritzari. Hala ere, Jaurlaritza ez dator bat erabakiarekin ez baitira gertaera edo elementu berriak ezagutzen azken aldiz enpresaren eta langileen arteko akordioa sinatu zenetik. Akordio horren arabera, langileen baldintzak malgutzeko esfortzu handia egin zen eta enpresak jardueraren aldeko konpromisoa hartu zuen.
  3. Eusko Jaurlaritza jakitun da kanpo-faktoreek eta faktore objektiboek zamatu dutela altzairu-sektorearen lehiakortasuna, eta Zumarragako instalazioaren zati garrantzitsu baten xedeko merkatua, korrugatuena, egoera oso konplexuan dagoela. Hori bai, merkatu hori bera egoera okerragoan egon da iraganean, eta enpresa oraingo honetan gai izan behar bezain garaiz erreakzionatzeko. Altzairuaren eta korrugatuen gainekoizpena kontu jakina da eta lehenago egin behar zitzaion aurre, ikuspegi enpresa kontutan hartuz eta zorrotz,   baina enpresak ez dio usainik ere hartu.
  4. Izan ere, kasu honetan, Arcelor multinazionalak ez du enpresa-erantzukizunez jokatu, Zumarragako instalazioak lehiakorragoak izateko. Egia da ekoizpena areagotzeko eta prozesu eraginkorragoa hobetze aldera hainbat neurri ezarri dituela, baita langileen soldaten murrizketarekin lotuak, baina negozio plana ez da egoerari zor zitzaion zorrotza izan. Ez dute inbertsiorik egin makineria puntuan jartzeko, ez dituzte produktuak dibertsifikatu eta ez dute apustu irmorik egin produktua berritzearen eta hobetzearen alde. Eta horrek guztiak ekarri du instalazioaren itxiera.
  5. Horiek horrela, Arcelorreri eskatzen diogu, iragarritako Itxiera partzialaren erabakiaren baldintzak berriz hausnartzea  eta ordezko neurriak aurkeztu ditzala. Jubilazioak,  bajak eta toki aldatzeak onartu ditzala langileen ordezkaritzarekin adostuta, beti ere lantegiaren kapazitatearekin egokitzeko eta Zumarragaren industriaren etorkizuna bermatzeko.
  6. Eusko Jaurlaritzak gogora ekarri ditu iraganean Arcelorren zuzendaritzarekin eta langileekin egindako akordioak. Horietan, langileek soldata murriztea onartu zuten, baina enpresak ez ditu bete dagozkion konpromisoak. Gardentasuna eta hartutako konpromisoak betetzea dira kudeaketa-eredu lehiakorren oinarria; kudeaketa-eredu horrek ordezko plana gauzatzeko bidea emango luke. 
13 iruzkin
  • @EVALOPEZT
    2016-03-15

    Comentario de Twitter:
    RT @arantxa_tapia: Declaración del @gob_eus ante la decisión de #Arcelor de someter a una cierre parcial su planta de Zumarraga https://t.c

  • @Eneko755
    2016-03-15

    Comentario de Twitter:
    ¿ Y además de patalear como bebes recien nacidos https://t.co/iWZIRDxmqB qué más pensáis hacer @Gob_eus @arantxa_tapia ? #Zumarraga

  • @INAKO1970
    2016-03-15

    Comentario de Twitter:
    RT @arantxa_tapia: Declaración del @gob_eus ante la decisión de #Arcelor de someter a una cierre parcial su planta de Zumarraga https://t.c

  • @encierroams
    2016-03-15

    Comentario de Twitter:
    RT @Aratuste: Bien y piensa hacer algo? irá a Madrid, le diran q estan en interinidad y se dará la vuelta https://t.co/mx6XeyFpPY #ACBAurre…

  • @eajpnvuz
    2016-03-15

    Comentario de Twitter:
    RT @arantxa_tapia: Eusko Jaurlaritzaren adierazpena #Arcelor enpresak #Zumarraga-ko lantegiari buruz eginiko iragarpenaz https://t.co/hjNzT

  • @Aratuste
    2016-03-15

    Comentario de Twitter:
    Bien y piensa hacer algo? irá a Madrid, le diran q estan en interinidad y se dará la vuelta https://t.co/mx6XeyFpPY #ACBAurrera @encierroams

  • 2016-03-15

    El Gobierno Vasco reconoce la existencia de factores exógenos y objetivos que están lastrando la competitividad del sector de las acerías, bien y piensa hacer algo? o volverá a Madrid, le diran que estan en situación de interinidad, se encojerá de hombros y se dará la vuelta?

  • @jonbasterra
    2016-03-15

    Comentario de Twitter:
    RT @arantxa_tapia: Declaración del @gob_eus ante la decisión de #Arcelor de someter a una cierre parcial su planta de Zumarraga https://t.c

  • @Gob_eus
    2016-03-15

    Comentario de Twitter:
    RT @arantxa_tapia: Declaración del @gob_eus ante la decisión de #Arcelor de someter a una cierre parcial su planta de Zumarraga https://t.c

  • @Gob_eus
    2016-03-15

    Comentario de Twitter:
    RT @arantxa_tapia: Eusko Jaurlaritzaren adierazpena #Arcelor enpresak #Zumarraga-ko lantegiari buruz eginiko iragarpenaz https://t.co/hjNzT

  • @wopztz
    2016-03-15

    Comentario de Twitter:
    https://t.co/xL02tX8K4M La verdad, decir esto y no decir nada, es lo mismo. Mal vamos...

  • @nessceballos
    2016-03-15

    Comentario de Twitter:
    RT @arantxa_tapia: Declaración del @gob_eus ante la decisión de #Arcelor de someter a una cierre parcial su planta de Zumarraga https://t.c

  • @IzaskunBilbaoB
    2016-03-15

    Comentario de Twitter:
    RT @arantxa_tapia: Declaración del @gob_eus ante la decisión de #Arcelor de someter a una cierre parcial su planta de Zumarraga https://t.c

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)