Berriak
qrcode

Inkesta erantzun duten pertsonen ehuneko ehun interesatuak daude parte hartzeko euskal sare globalean "BGN - Basque Global Network"

2016-03-21

Inkesta erantzun duten  %100ak interesa erakutsi du Eusko Jaurlaritzak Interneten sortuko duen mundu mailako sarearen parte izateko. "Basque Global Network" (GBN) deituko da sare hori eta kanpoan den euskal komunitateko kideen arteko harremanak eta euskal erakundeekikoak sustatzea du helburua.

Sare global hori abian jarri baino lehen inkesta bat "on line" egin da Euskal Etxeak Digitala berripaper elektroniko honen 606. alearen bitartez. Ebaluazioaren ondorio nagusia da inkesta egin duten pertsonen ehuneko ehunak (120 pertsona) interesa duela parte hartzeko euskal sare globalean.

Gehienek diote Euskadiri buruzko informazio orokorra eta ofiziala eskuratu nahi dutela sarearen bitartez (%28), eta inkesta bete duten %20ak sarearen erabiltzaileen arteko kontaktuak eta agenda partekatu nahi dituztela. Bestalde, %45ak uste du BGN, Facebook edo Linkedin moduko sare sozialetako ereduetan oinarrituta egon beharko lukeela eta %42ak aldiz Interneteko topaguneetan.  

Inkesta erantzun dutenei bereziki interesatzen zaizkien arloak ondorengo hauek dira: Hezkuntza eta kulturarena (%36ak), gizartea eta garapenerako lankidetzarena (%27ak), instituzioena (%20ak) eta azkenik ekonomia eta enpresena (%15ak).

Bestalde, erarik egokiena kide horien elkarren arteko komunikazioa garatzeari dagokionez, %17ak uste du posta elektronikoez baliatuz, %11k aldiz webgunearen bitartez, %8ak sare sozial batekin, %6ak sakeleko telefonoetarako aplikazio bat erabiliz eta %59ak sistema guzti horien arteko konbinazio baten aldekoak dira.   

Kontuan hartuta kanpoan den euskal komunitatearen kide gehienak Latinoamerikan bizi direla (eta bereziki Argentinan), BGN sarean erabiltzeko gehien aukeratu den hizkuntza gaztelania izan da (%40ak), gero euskara (%27ak), ingelesa (%18ak) eta frantsesa (%12ak).       

2 iruzkin
  • Argazkia Ricardo Marcó Muñoa
    2016-03-21

    Aunque no respondí a la encuesta, como descendiente de vascos, considero una iniciativa muy valiosa para mantenernos en contacto, informados y relacionados con las instituciones vascas y con la comunidad vasca toda.

  • Argazkia Pedro Maria de Aguirre
    2016-03-21

    Muy bueno lo de considerar la opinión de la mayor cantidad de comunidad vasca en Latinoamérica sobre todo Argentina ¡ Zorionak ¡

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)