Berriak Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura

100.000 euro gehiago pertsonal ikertzailearen mugikortasun- programarako (Gobernu Bilera 2016-03-15)

2016.eko martxoak 15

Gobernu Kontseiluak, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura sailburuaren proposamenez, gaurko bileran onartu du pertsonal ikertzailearen mugikortasun-programa deitzen duen Agindua aldatzea.

Aldaketa horrekin egonaldi horietarako zenbatekoa 120.000 eurokoa izatetik 220.000 eurokoa izatera pasa da.

Norgehiagokako erregimenean, diru-laguntzak deitzea du agindu honek helburu, ikerketa-zentroetan  dedikazio esklusiboarekin egonaldiak egiteko, I+G+i-ko organismo eta zentroetako unibertsitate-irakasleen eta ikertzaileen mugikortasun geografikoa sustatzeko eta haien gaitasunak eta ikerketa-taldeen lehiakortasuna hobetzeko.

Bere egonaldian, harrera-ekipoaren lan-ildoan integratuta dagoen ikerketa-proiektu bat edo trukeak eta maila handiko lotura zientifikoak ezartzera bideratutako beste jarduera batzuk egin beharko ditu pertsonal ikertzaileak.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko