Berriak Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura
Eu

Lanbide Heziketako zenbait curriculum aldatzea, titulazio berriak denbora gutxiagoan eskuratzeko (Gobernu Bilera 2016-03-15)

2016.eko martxoak 15

Gobernu Kontseiluak, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura sailburuaren proposamenez, Lanbide Heziketako zenbait tituluri dagozkien curriculumak aldatzea erabaki du, eta aurreko batzuei lotutako titulu berriak eskuratzeko ikasturte osagarriak sortzen dituen Dekretua onartu du.

Lanbide Heziketako Teknikariaren eta Goi Teknikariaren titulu desberdinen curriculuma ezartzen duten dekretuak, EHAAn argitara eman ondoren, hau ikusi da: zenbait heziketa-ziklotan, bi ikasturte akademikoetako modulu profesionalen sekuentziazioa hobetuz gero, bi titulu hiru urtetan eskura litezkeela.

Horregatik, Lanbide Heziketa ikasten ari diren pertsonei haien perfil profesionala zabaldu eta hobetzeko aukera eman ahal izateko, Lanbide Heziketako bigarren titulazio bat epe laburrago batean lortzeko aukera erraztea erabaki da; horrela pertsonen denbora optimizatuko da eta, ondorioz, pertsona horien eskura jartzen diren baliabideak ere optimizatuko dira. Neurri honekin, horrez gain, enpresei, txikiei batez ere, haien arlo profesionalean trebatuago dauden profesionalak eman ahal izango zaizkie.

Halaber, modulu profesionalen sekuentzia berrantolatzea egokia ez den zenbait heziketa-ziklotan, heziketa-zikloa ikasten ari direnek egin ez dituzten moduluak hirugarren kurtso batean taldekatzen dira. Ondorioz, horrela ematen zaie Eraikuntza Proiektuetako titulatuei Obra Zibileko Proiektuetako Goi Teknikariaren bigarren titulua lortzeko aukera hirugarren kurtso baten bidez, eta alderantziz, Obra Zibileko Proiektuetako titulatuek Eraikuntza Proiektuetako Goi Teknikariaren bigarren titulua hirugarren kurtso baten bidez lortzea.

Bestalde, Osasun Larrialdiak eta Menpekotasun Egoeran Dauden Pertsonei Arreta heziketa-zikloen edukiak emateko prozesua era logikoago batean ordenatzea erabaki da, ikasleek ikasteko prozesua era arrazoizkoago batean sekuentziatzeko eta irakasleek bi kurtsoetan egin beharreko esku-hartzea era orekatuagoan banatzeko.

Dekretu honen bidez ondorengo curriculumak aldatzen dira:

Garraio eta Logistikako Goi Teknikariaren tituluaren curriculuma, Nazioarteko Merkataritzako Goi Teknikariaren bigarren titulu bat hiru urtetan lortu ahal izateko.

Nazioarteko Merkataritzako Goi Teknikariaren tituluaren curriculuma, Garraio eta Logistikako Goi Teknikariaren bigarren titulu bat hiru urtetan lortu ahal izateko.

Salmentak eta Merkataritza Espazioak Kudeatzeko Goi Teknikariaren tituluaren curriculuma, Marketin eta Publizitateko Goi Teknikariaren bigarren titulu bat hiru urtetan lortu ahal izateko.

Marketin eta Publizitateko Goi Teknikariaren tituluaren curriculuma, Salmentak eta Merkataritza Espazioak Kudeatzeko Goi Teknikariaren bigarren titulu bat hiru urtetan lortu ahal izateko.

Heziketa-zikloko lehen kurtsoan aldaketak ezartzea, nahiz kurtso osagarriak ezartzea, gaur onarturiko dekretua argitara eman eta hurrengo ikasturte akademikoan gauzatuko da.

Modulu profesionalak banatzeko era berria ezartzeko prozesuan kontuan hartzen diren heziketa-zikoetako lehen kurtsoa egin duten ikasleei orain arte indarrean zeuden baldintzak aplikatuko zaizkie, beste kurtso batera pasatzeko orduan.

10 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @Gloriagguty
    2016.eko ekainak 22

    Comentario de Twitter:
    RT @FPeuskadi: Aprobado Modificación de diversos currículos de FP, obtención de nuevas titulaciones en un plazo más breve https://t.co/cW0

  • @IkaslanBizkaia
    2016.eko martxoak 17

    Comentario de Twitter:
    RT @FPeuskadi: Lanbide Heziketako zenbait curriculum aldatzea, titulazio berriak denbora gutxiagoan eskuratzeko https://t.co/uikl7lYiCz

  • @EASOPolitek
    2016.eko martxoak 17

    Comentario de Twitter:
    RT @FPeuskadi: Lanbide Heziketako zenbait curriculum aldatzea, titulazio berriak denbora gutxiagoan eskuratzeko https://t.co/uikl7lYiCz

  • @FPeuskadi
    2016.eko martxoak 17

    Comentario de Twitter:
    Lanbide Heziketako zenbait curriculum aldatzea, titulazio berriak denbora gutxiagoan eskuratzeko https://t.co/uikl7lYiCz

  • @IkaslanBizkaia
    2016.eko martxoak 17

    Comentario de Twitter:
    RT @FPeuskadi: Aprobado Modificación de diversos currículos de FP, obtención de nuevas titulaciones en un plazo más breve https://t.co/cW0

  • @IkasMungialdea
    2016.eko martxoak 17

    Comentario de Twitter:
    RT @ikas_info: Modificación de diversos currículos de FP destinada a la obtención de nuevas titulaciones en un plazo más breve https://t.co

  • @ikas_info
    2016.eko martxoak 17

    Comentario de Twitter:
    Modificación de diversos currículos de FP destinada a la obtención de nuevas titulaciones en un plazo más breve https://t.co/dkhDvehKqB

  • @ikaslangipuzkoa
    2016.eko martxoak 17

    Comentario de Twitter:
    RT @FPeuskadi: Aprobado Modificación de diversos currículos de FP, obtención de nuevas titulaciones en un plazo más breve https://t.co/cW0

  • @Ikastn_BOZI
    2016.eko martxoak 17

    Comentario de Twitter:
    RT @IKASurolaerdia: Modificación de diversos currículos de FP destinada a la obtención de nuevas titulaciones en un plazo más breve ... htt…

  • @FPeuskadi
    2016.eko martxoak 17

    Comentario de Twitter:
    Aprobado Modificación de diversos currículos de FP, obtención de nuevas titulaciones en un plazo más breve https://t.co/cW0ha882fR

Komunikabideek behera kargatzeko