Berriak Enplegua eta Gizarte Politikak
Eu

300.000 euro lan arriskuen prebentzioko ordezkarien oinarrizko prestakuntzarako (Gobernu bilera 2016-03-15)

2016.eko martxoak 15

Eusko Jaurlaritzak 300.000 euroko diru-laguntza emango du Euskal Autonomia Erkidegoko enpresetan arriskuen prebentzioko ordezkarien oinarrizko prestakuntza-ikastaroak egiteko.

Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburu Ángel Toña sailburuak proposatuta, Jaurlaritzak Osalanen deialdia onartu du gaur prestakuntza-modalitate hori garatzeko. Prestakuntza-zentroen (publikoak zein pribatuak), erakunde sindikalen, Gizarte Segurantzako lan istripu eta gaixotasun profesionalen mutualitateen eta egiaztatutako prebentzio-zerbitzuen kontura joango da prestakuntza hori.

Prebentzioko ordezkarien oinarrizko prestakuntza emateko deialdiaren baimena eta diru-laguntza EAEn Osasun Alorreko eta Laneko Arriskuak Prebenitzeko Alorreko Lanbide Arteko Akordioaren ondorio da; esandako hitzarmena 1997ko abenduaren 11n sinatu zuten CONBEBASK elkarteak eta sindikatu nagusiek, ELAk, LABek, CCOOek eta UGTk.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko