Berriak Enplegua eta Gizarte Politikak
Eu

Jaurlaritzak «gizarte intereseko» izendatu du Emaús Bilbao (Gobernu Bilera 2016-03-15)

2016.eko martxoak 15

Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburu Angel Toñak proposatuta, Jaurlaritzak, gaur bilduta, «interes sozialeko» izendatu du Emaús Bilbao.

1997an sortutako Emaús Bilbao Gizarte Ekimeneko Lan Kooperatiba Elkartea da, eta era guztietako hondakinak berreskuratzeko eta merkaturatzeko helburua du; jarduera horren bidez zaurgarritasun egoeran dauden kolektiboen gizartearatzea eta laneratzea sustatuz.

Ibilbide historikoa du Bizkaiko eta Arabako lurralde historikoetan gizarte-zerbitzuak betetzen, eta ziurtatu du 2010 urtetik garatu duela jarduera etenik gabe.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko