Berriak Herri Administrazioa eta Justizia
Eu

Eusko Jaurlaritza, Etxebizitzaren Lege berriak sortutako erregistroetan derrigorrezko inskripzioak egiteko tasak ezabatzearen alde (Gobernu Bilera 2016-03-15)

2016.eko martxoak 15

Proposamena aurkeztu duten hiru Legebiltzarreko taldeen iritzian, desegokia da tasak kobratzea, hala erabiltzaileen zailtasun ekonomikoengatik, nola erregistro publikoei ekarriko liekeen kostu administratibo erantsiagatik. 

Gobernu Kontseilua, gaur bertan adierazi duenaren arabera, bat dator Euzko Abertzaleak-Nacionalistas Vascos, EH Bildu eta Socialistas Vascos-Euskal Sozialistak parlamentu-taldeek aurkeztutako lege-proposamenarekin, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren Tasa eta Prezio Publikoei buruzko Legearen  testu bategina onartzen duen irailaren 11ko 1/2007 Legegintza Dekretua aldatzekoa.

Arau horrek 3,6 euroko tasa ezartzen du «zerbitzu administratiboak» eskaintzeagatik, erregistro eta errolda ofizialetako idatzohar eta inskripzioei aplikatzeko. Aldaketa proposatu duten taldeen iritzian, tasa hori ez litzateke aplikatu behar Eusko Legebiltzarrak iazko ekainean onetsitako Etxebizitzaren Legeak sortutako erregistro berrien kasuan; hots: 

  • Babes Publikoko Etxebizitzen eta Zuzkidura Bizitokien Erregistroa.
  • Etxebizitza Babestuen eta Zuzkidura Bizitokien Eskatzaileen Erregistroa.
  • Euskal Autonomia Erkidegoko Eraikinen Ikuskapen Teknikoen Erregistroa.
  • Hiri Finken Errentamendu Kontratuen Erregistroa.
  • Jenderik gabeko Etxebizitzen Erregistroa.
  • Higiezinen Agente eta Agentzien Erregistroa.

Eusko Jaurlaritza bat dator proposamena egin duten hiru parlamentu-taldeekin: tasa hori kobratzea ez da egokia; batetik, erabiltzaileen zailtasun ekonomikoengatik, eta, bestetik, erregistro publikoei ekarriko liekeen kostu administratibo erantsiagatik. 

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko