Berriak Herri Administrazioa eta Justizia
Eu

Jaurlaritzaren Kontseiluak euskal autonomiari buruzko ikerketa lanetarako «jesus Maria Leizaola» sariaren deialdia onartu du, 14.000 euroko hornidura duena (Gobernu Bilera 2016-03-15)

2016.eko martxoak 15

Lanek argitaratu gabeak izan behar dute, euskaraz edo gaztelaniaz, eta pertsonek banaka edo taldeka prestatu ditzakete. www.ivap.euskadi.eus webgunean aurkeztu behar dira

Sari horren helburua euskal sistema autonomikoaren berezitasunei buruzko azterlanak bultzatzea da, gai horren erakusle adierazgarri eta prestigiotsuenetako bat izandakoa omendu eta gogoratzeko

Jaurlaritzaren kontseiluak gaur onartu duen agindu ekonomikoaren bitartez, Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeak (IVAP) «Jesús María Leizaola» 2016 sarirako deia egin du, euskal autonomiarekin zerikusia izanik edo hori aztertzeko eta sakontzeko balioa izanik, hainbat aztertze- eta ikerkuntza-ikuspuntutatik egindako ikerlanetarako.

Sari honetara pertsonak banaka nahiz taldeka aurkez daitezke, eta sariak 14.000 euroko hornidura du.

Lanak www.ivap.euskadi.eus webgunean aurkeztu beharko dira, deialdia Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian aurkeztu eta gero. Maiatzean argitaratzea aurreikusi dute. Lanek argitaratu gabeak izan behar dute, euskaraz edo gaztelaniaz, eta gutxienez espazio bikoitzarekin mekanografiatutako 100 orrialdeko luzera izan beharko dute.

Edukiari dagokionez, baldintza bakarra dago: euskal autonomia bereziaren alderdietakoren bat izatea hizpide.

EUSKAL AUTONOMIA SISTEMA

IVAPen funtzioetako bat euskal autonomia-sistemaren berezitasun juridiko eta ekonomikoei buruzko azterlanak sustatzea eta hedatzea da. Helburu hori lortzeko, organismo honek ikerketa-sari hau sortu zuen 1990ean, eta Jesus Maria Leizaola izena eman zion, arlo horretako erakusle prestigiotsu eta adierazgarrienetako bat izandakoa oroimenez.

Harrezkero, institutuak sari honen deialdia egiten du aldian-aldian, askatasun osoz euskal autonomiarekin lotutako gaiei buruzko ikerketak egiten dituzten edo horiek aztertzen dituzten eta horietan sakontzen duten ikertzaileen ahaleginak sustatzeko eta ezagutarazteko.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko