
Eusko Jaurlaritzak apirilean ordainduko du Espainiako Gobernuak 2012an kendutako aparteko sariaren beste % 25 (Gobernu Bilera 2016-03-15)
Euskadiko herri-administrazioko langile guztiek jasoko dute, eta 50 milioi euro inguruko eragin ekonomikoa izango du
Jaurlaritzaren Kontseiluak Espainiako Gobernuak 2012an kendu zuen aparteko sariaren bigarren % 25 apirileko nominarekin batera ordaintzea onartu du. Neurri horrek 50 milioi inguruko inpaktua izango du aurrekontuetan, eta Euskadiko herri-administrazioko langile guztiei eragingo die.
Akordio horri esker, Eusko Jaurlaritzak aurrera egingo du Euskadiko herri-administrazioan lan egiten duten ia 70.000 lagunen lan-baldintzak hobetzeko konpromisoan. Horrez gain, Eusko Jaurlaritzak 2016rako beste erabaki hauek hartu ditu:
- Soldatak % 1 igotzea.
- 35 lan-orduko astea berreskuratzea.
- Antzinatasun-egun libre guztiak berreskuratzea.
- Norberaren aferengatiko egun libreak berreskuratzea.
Guztira, euskal herri-administrazioko langileen lan-baldintzak hobetzeko neurri hauek 106 milioi euro inguruko inpaktua izango dute 2016ko aurrekontuan.