Berriak Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura
Eu

Bilboko Iruarteta ikastetxea handitzeko proiektua

2016.eko martxoak 11

Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailak amaitua du Bilboko Iruarteta Haur eta Lehen Hezkuntzako Ikastetxea handitzeko lanak egiteko proiektuaren erredakzioa. Proiektu hau gainbegiratu ondoren, eta obra-baimena eskuratzean, Sailak esleipen prozesua abiatuko du, urte honetan zehar amaituko den prozesua. Helburua, lanak 2016 amaitu baino lehen hastea da.

Bilboko Miribila auzoan kokaturik dagoen Iruarteta ikastetxea handitzeko lanek eraikin berria eraikitzea hartzen dute barne. Ikastetxearen egungo gimnasioaren alboan jasoko da eraikin berria, L formakoa, eta 2.300 metro koadro inguruko azalera izango duena orotara. Behe solairua eta honen gainean eraikitako beste solairu bat izango ditu, ongi bereizitako bi eraikin-gorputzekin.

Eraikin-gorputz nagusian (behe solairua eta gainean beste solairu bat dituena) besteak beste, ikasgelak egongo dira: 17 gela arrunt, psikomotrizitate gela eta erabilera anitzeko gela. Horiei komunak, irakasleen gela eta tutoretza gela ere gehitu behar zaizkie. Igogailuak bi solairuak lotuko ditu (eskailerez gain).

Beste eraikin-gorputzean, solairu bakarrean, jangela eta honen office-a egongo dira. Atal honek bere inguru guztian aterpea izango du, estalitako jolastokiarekin bat egin arte luze.

Kanpoan, kirol pista estalia da nabarmentzekoa, 1.000 metro koadrokoa. Kirol pistaren estalkiaren gainazala –orubeak duen maldari esker- jolastokitarako baliatuko da, goiko eremuarekin bat egingo baitu.

Ikastetxea handitzeko eraikin berriaren instalazio nagusiak:

  • 17 gela arrunt
  • Psikomotrizitate gela
  • Erabilera anitzeko gela
  • Igogailua
  • Jangela eta officea
  • Jolastoki estalia
  • Kirol pista estalia, 1.000 m² ingurukoa
Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko