Berriak Lehendakaritza
Eu

Gobernu Irekiko bekak: elkarrizketarako deialdia

2016.eko martxoak 15

Lehendakaritzaren Gobernu Irekiaren Zuzendaritzak, Gobernu Irekiaren arloko espezializazio- eta prestakuntza-bekak arautzen dituen uztailaren 26ko 173/2011 Dekretuaren 10.5 artikuluarekin bat, Hautapen Batzordea deitu du, hautagaiak elkarrizketatzeko eta beketarako eskatutako profilarekin bat datozen aztertzeko.

Elkarrizketak hurrengo ostegunean izango dira, 2016ko martxoaren 17an, 10:00etatik aurrera, Gobernu Irekiaren Zuzendaritzaren bulegoetan, Eusko Jaurlaritzaren Lehendakaritzan (Nafarroa kalea, 2. 01007, Gasteiz). Hautagaiei posta elektroniko bidez jakinaraziko zaie zer ordutan duten elkarrizketa.

Hautapen Batzordeak hautapen-fasean 100 puntutik gutxieneko 50 lortu dituzten eta elkarrizketa egin ondoren gehieneko puntuazioa lortu duten hautagaiei bekak ematea proposatuko dio Lehendakaritzako idazkari nagusiari.

Batzordeak ordezkoen-zerrenda bat proposatuko du beka-modalitate bakoitzerako, ukorik edo bestelako gertakaririk egonez gero, balorazio-irizpideak aplikatzetik ateratako lehentasun-ordenaren arabera ordenatuta.

Elkarrizketara deitutako hautagaien zerrenda:

1.   Zuriñé Grisaleña Corcuera

2.   Ane Napal Legarda

3.   Cristina Goikoetxea Gutierrez

4.   Jaione del Corte Zala

5.   Batirtze Diez Delgado

6.   Nerea Arcelus Bragado

7.   Paola Fernández García

8.   Izaskun Urbieta Esnal

9.   Asier Madariaga Herranz

10. Erika de Zarandona Diaz

11. Nerea Azkona Ramos

12. Edurne Tapia Marquez

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko