Berriak Ingurumena eta Lurralde Politika
Eu

Lurralde alde eta klima-aldaketaren kontra: Eusko Jaurlaritzak «Planetaren Orduarekin» bat egingo du

2016.eko martxoak 14
  • Martxoaren 19an, eraikin instituzionaletako argiak itzaliko dituzte 20:30ak eta 21:30ak bitartean
  • Ana Oregi: «Parisko lorpena itxaropentsua da, baina % 100 jasangarriagoa den eredu baterako trantsizioaren hasiera baino ez da»
  • WWFk antolatua, asmoa da klima-aldaketaren eraginen inguruan sentikortzea da

 

Eusko Jaurlaritzak bat egingo du Planetaren Orduarekin eta datorren larunbatean, martxoak 19, argiak itzaliko ditu Jaurlaritzaren eraikin nagusietan, 20:30ak eta 21:30ak bitartean. Zehazki, honako instalazio hauetan itzaliko ditu argiak: Gasteizen, Lakuan; Bilbon, Kale Nagusiko bulegoetan; Donostian, Andia kalean; eta, horiez gainera, Ingurumen eta Lurralde Politikako Sailaren egoitzan, Ihobe Ingurumena Jarduketarako Sozietate Publikoan; Urdaibaiko Euskadiko Biodibertsitate Zentroan, eta Txingudiko Ekoetxea Interpretazio Zentroan.

 

Planetaren Ordua WWFk (World Wide Fund For Nature) klima-aldaketaren aurkako keinu sinboliko gisa, duela hamar urte, Sydneyn (Australia) abiarazitako ekimena da. Egun, Lurra arriskuan jartzen duen mehatxurik handienari, hau da, klima-aldaketari, aurre egiteko konpromisoa duten milioika pertsonek jarraitzen dute mundu osoan.

 

Eusko Jaurlaritzako Ingurumen eta Lurralde Politikako sailburu Ana Oregiren arabera, Parisko lortutako konpromisoa itxaropentsua da, baina % 100 jasangarriagoa den eredu baterako trantsizioaren hasiera baino ez da. «Aurten, Planetaren Orduak klima aldaketa leheneratzea gugan hasten dela nabarmenduko du», esan du sailburuak.

 

Planetaren Orduaren hamargarren edizioa mundu osoko komunitateek jarraituko dute oihartzun boteretsua izango duten ekintza sinpleen bidez. Hala, martxoaren 19an, bost kontinenteetako 170 herrialdetako hamar mila hiritan argiak itzaliko dituzte 20:30etik 21:30era. Edozer eraikinetan eta etxebizitzetan beharrezkoak ez diren argiak eta gailu elektronikoak itzal daitezke. 10.000 bat hirik argiak itzaliko dituzte ordubetez klima-aldaketaren arriskuen inguruan ohartarazteko.

 

9 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @Gob_eus
    2016.eko martxoak 17

    Comentario de Twitter:
    Eusko Jaurlaritzak «Planetaren Orduarekin» bat egingo du datorren larunbatean, martxoak 19 ➡ https://t.co/zok4lbwe5S https://t.co/07b3exkZVj

  • @requibat
    2016.eko martxoak 17

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: El Gobierno Vasco se adhiere a la “Hora del Planeta" de WWF el próxima sábado, 19 de marzo ➡ https://t.co/LN0ucWANtr https://t.…

  • @GlaciarBlue
    2016.eko martxoak 17

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: El Gobierno Vasco se adhiere a la “Hora del Planeta" de WWF el próxima sábado, 19 de marzo ➡ https://t.co/LN0ucWANtr https://t.…

  • @Gob_eus
    2016.eko martxoak 17

    Comentario de Twitter:
    El Gobierno Vasco se adhiere a la “Hora del Planeta" de WWF el próxima sábado, 19 de marzo ➡ https://t.co/13mELofjkh https://t.co/ZgNtj8083d

  • @IngurumenEJGV
    2016.eko martxoak 16

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: El Gobierno Vasco se adhiere a la “Hora del Planeta" de WWF el próxima sábado, 19 de marzo ➡ https://t.co/LN0ucWANtr https://t.…

  • @Gob_eus
    2016.eko martxoak 16

    Comentario de Twitter:
    El Gobierno Vasco se adhiere a la “Hora del Planeta" de WWF el próxima sábado, 19 de marzo ➡ https://t.co/1VmBn1waKo https://t.co/DyzqGFCa6Q

  • @Gob_eus
    2016.eko martxoak 16

    Comentario de Twitter:
    Eusko Jaurlaritzak «Planetaren Orduarekin» bat egingo du datorren larunbatean, martxoak 19 ➡ https://t.co/lfCB4ft6Fv https://t.co/iTRaOsEdob

  • @IngurumenEJGV
    2016.eko martxoak 14

    Comentario de Twitter:
    Irekia - Lurralde alde eta klima-aldaketaren kontra: Eusko Jaurlaritzak «Planetaren Orduarekin»... https://t.co/AR4cPvsiJ5

  • @IngurumenEJGV
    2016.eko martxoak 14

    Comentario de Twitter:
    Irekia - “Una hora para la Tierra y el Cambio Climático”: el Gobierno Vasco se adhiere a la... https://t.co/sbKzDEaQFR

Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)