Berriak Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura
Eu

Cristina Uriartek Euskadiko Musikari Gazteen X. Lehiaketako sariak eman ditu

2016.eko martxoak 13

Euskadiko Kontserbatorio eta Musika Eskoletako 152 gaztek parte hartu dute aurten

Cristina UriarteHezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura sailburuak Euskadiko Musikari Gazteen X. Lehiaketaren sari banaketa ekitaldian eta ondoren sarituek eskaini duten kontzertuan hartu du parte gaur igandea Donostian, Tabakalera-Kultura Garaikidearen Nazioarteko Zentroko Kutxa Kultur Aretoan. Sailburuarekin abtera, ekitaldian parte hartzaile izan dira: Oriol Roch, Euskadiko Orkestra Sinfonikoko zuzendari nagusia, eta Miren Iñarga, Musikeneko zuzendari akademikoa.

Aurtengo edizioan 152 parte hartzaile izan dira martxoaren 11 eta 12an Donostiako Francisco Escudero Kontserbatorioan burutu den lehiaketan. Kantua, pianoa, harizko eta haizezko instrumentuak, akordeoia, txistua, gitarra, harpa, perkusioa eta ganbera musika modalitateek euskal Kontserbatorio eta Musika Eskoletako ikasleen gaitasuna erakutsi dute.

Musikene, Goi Mailako Musika Ikastegiarekin eta Euskadiko Orkestra Sinfonikoarekin lortutako akordioei esker, aurtengo sariak gogoangarriak izango dira irabazleentzat: Musikeneko irakaslerik goraipatuenekin klase magistralak jasoko dituzte, eta orkestraren entseguetan parte hartzeko aukera izango dute irabazleek, musikari profesionalen ondoan egon eta haiekin bizipenak partekatuz.

Euskadiko “Musikari Gazteen” Lehiaketak 10 urte bete ditu 2016ko edizio honetan. Hamarkada beteko ibilbidean, gaur egungo nahiz etorkizuneko euskal musikaririk garrantzitsu eta goraipatuenek hartu dute parte, beraien musika interpretazioekin epaimahaia txundituz, euren etorkizuneko musika ibilbidean aurrerapauso handi bat den ekimenean. 12 eta 25 urte bitarteko gazteek, gehienez 25 minutuko agerraldian, beren sentipen, emozio eta musika jakinduria azaleratzen dute maisutasun handiz, euskal kulturaren adibiderik zintzo eta ikusgarrienetako bat bilakatu arte. Hamarkada intentsu honetan Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailak gertu sentitu izan du gure kulturak eta musikari gazteek beharrezko duten ekitaldi hau, eta babesa eskaini izan dio.

Aurtengo irabazleen izenak, modalitateka, esteka honetan ikus daitezke:

http://jmeuskadi.com/sariak/

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)
Beste gonbidatu batzuk
  • Oriol Roch (EOSeko Zuzendari Nagusia), Miren Iñarga (Musikeneko zuzendari akademikoa)