Berriak Herri Administrazioa eta Justizia
Eu

Josu Erkorekak parte hartu du zuzenbidearen munduak Juan María Vidarte de Ugarteri eta Zuzenbidearen Euskal Akademiari eskainitako errekonozimenduan

2016.eko martxoak 11

Herri Administrazio eta Justiziako sailburu Josu Erkorekak gaur goizean hartu du parte Bizkaia Jaurerriko Abokatuen Bazkun Ohoretsuak ematen duen Pedro de Lemonauria saria banatzeko ekitaldian. Sari horien bidez, justiziaren, etikaren eta giza eskubideen defentsarekin konprometitutako gizabanakoak, kolektiboak edota erakundeak nabarmendu nahi dira, horien portaera gizartearentzako eredu izan bada.

Edizio honetan, bi errekonozimendu eman dira: Juan María Vidarte de Ugarte (Bilbo, 1929) legelari ezagun eta prestigio handikoari eta Zuzenbidearen Euskal Akademiari. Azken honen izenean jaso du saria presidente duen Andrés Urrutiak.

Ekitaldia, aipatutako lanbide-bazkundeko presidente Carlos Fuentenegro buru izan dena, Bilbon egin da eta zuzenbidearen munduko euskal ordezkari asko bertaratu dira. 

 

OHARRA: Bizkaia Jaurerriko Abokatuen Bazkun Ohoretsuak utzitako argazkiak

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)