
Ana Oregi: «Erabili dezagun ura ingurumenari ahalik eta kalte txikiena eginez»
- Bihar da Uraren Mundu Eguna
- Nazio Batuen leloa, «ura eta enplegua». Horren bidez uraren kalitateak eta kopuruak lanean eta ingurunean duten eragina gogorarazi nahi du
- Elkartasuna: kontuan hartu behar da uraren egoera ez dela berdina mundu osoan
Vitoria-Gasteiz, 2016/03/21
Bihar, martxoak 22, Uraren Mundu Eguna da. Hori dela eta, Ingurumen eta Lurralde Politikako sailburu Ana Oregik gogora ekarri du ur-premia «itsas inguruneari ahalik eta kalte txikiena eginez» asebetetzeko gonbidapena.
Nazio Batuen erakundeak biharko eguna ospatzeko hautatutako leloa «Ura eta Enplegua» da. Horren bidez, uraren kalitateak eta kopuruak lanean eta ingurunean duten eragina ekarri nahi du gogora, gizarteak eta ekonomiak eraldatzen lagun dezaketenez.
«Konparazio batera, Euskadi egoera pribilegiatuan dago, uraren kalitateari eta kopuruari dagokienez. Alabaina, gogo onez hartuko dugu parte urak gure herrialdean zenbateko garrantzia duen gogora ekartzeko ekimen horretan, gizarteak arduraz erabili dezala premiazkoa dela nabarmenduz eta uraren kudeaketa onean parte hartzen duten guztiei merezi duten errekonozimendua eskainiz», adierazi du Ana Oregik.
«Uraren gaineko politika gizarte osoari zuzenduta dago; kudeaketa integrala da, partikularrek, administrazioek eta enpresek parte hartzen dutena, horien egitekoa gakoa denez ura baldintza onenetan atzitu, kontsumitu, tratatu eta itzuli ahal izan dezagun», azpimarratu du Oregi sailburuak.
Oregiren arabera, «gure etxeetara iristen den ura kudeatzen duten erakundeek ura bildu, tratatu, banatu, eta behin erabilita, araztu eta atzera isurtzen dute. Funtsezkoak dira egiteko horiek ur-premia asebetetzeko, horretarako ibairik lehortu behar izan gabe, eta atzera isuritako urak ez ditzan kaltetu ibaietako, kostaldetako edo estuarioetako fauna eta flora».
«Urari loturiko administrazioak –URA, Konfederazioak eta Partzuergoak– lanean ari dira gure herrialdean isuri, atzitu eta okupatzen ditugun urek ur-ingurunea ahalik eta gutxien kaltetu dezaten», azpimarratu du sailburuak. «Orain arteko dinamika eta ohiturak alderantzikatu nahi baditugu, eta ibaien, akuiferoen eta kostaldearen osasuna hobetu, enpresek, erakundeek eta herritarrek asko dugu egiteko. Nork bere esparruan».
«Ura egoki kudeatu eta erabili behar dugu. Hori hartu behar dugu kontuan gure proiektuetan, itsas inguruneak eta kokatuta dagoen lurraldeak enpresen, administrazioaren eta gizartearen jarduerak orain bezala etorkizunean ere jasan ahal izango dituela bermatzeko».
-
2016-03-23
Comentario de Twitter:
RT @uraEJGV: Irekia - Ana Oregi: “utilicemos el agua con el menor daño posible al medio acuático” https://t.co/FmYab1cmcP https://t.co/1BIA… -
2016-03-23
Comentario de Twitter:
RT @uraEJGV: Irekia Ana Oregi: «Erabili dezagun ura ingurumenari ahalik eta kalte txikiena eginez» https://t.co/f1MqHVxtfY https://t.co/J4O… -
2016-03-22
Comentario de Twitter:
RT @Gob_eus: #DíaMundialAgua Ana Oregi: “utilicemos el agua con el menor daño posible al medio acuático”➡ https://t.co/yJNOZwQlT0 https://t… -
2016-03-22
Comentario de Twitter:
RT @uraEJGV: Irekia Ana Oregi: «Erabili dezagun ura ingurumenari ahalik eta kalte txikiena eginez» https://t.co/f1MqHVxtfY https://t.co/J4O… -
2016-03-22
Comentario de Twitter:
RT @uraEJGV: Irekia - Ana Oregi: “utilicemos el agua con el menor daño posible al medio acuático” https://t.co/FmYab1cmcP https://t.co/1BIA… -
2016-03-22
Comentario de Twitter:
RT @uraEJGV: Irekia - Ana Oregi: “utilicemos el agua con el menor daño posible al medio acuático” https://t.co/FmYab1cmcP https://t.co/1BIA… -
2016-03-22
Comentario de Twitter:
#DíaMundialAgua Ana Oregi: “utilicemos el agua con el menor daño posible al medio acuático”➡ https://t.co/yJNOZwQlT0 https://t.co/kJTW2SuaFq -
2016-03-22
Comentario de Twitter:
#UrarenMunduEguna Oregi: "Erabili dezagun ura ingurumenari ahalik eta kalte txikiena eginez"➡https://t.co/31UPw9uvev https://t.co/FppAs1HZAO -
2016-03-22
Comentario de Twitter:
Irekia Ana Oregi: «Erabili dezagun ura ingurumenari ahalik eta kalte txikiena eginez» https://t.co/f1MqHVxtfY https://t.co/J4OSscTuMd -
2016-03-22
Comentario de Twitter:
Irekia - Ana Oregi: “utilicemos el agua con el menor daño posible al medio acuático” https://t.co/FmYab1cmcP https://t.co/1BIAPPEslM -
2016-03-21
Comentario de Twitter:
Irekia - Ana Oregi: “utilicemos el agua con el menor daño posible al medio acuático” https://t.co/Pt9sOYEM6V -
2016-03-21
Comentario de Twitter:
Irekia - Ana Oregi: «Erabili dezagun ura ingurumenari ahalik eta kalte txikiena eginez» https://t.co/M9gIIPG7cu