Berriak Ingurumena eta Lurralde Politika
qrcode

Urdaibaiko lurzoru urbanizaezinaren erabilerak arautuko dituen plana azken fasean sartu da Patronatuari aurkeztu zaionean

2016-03-10

Iosu Madariaga Eusko Jaurlaritzako Ingurumen sailburuordeak gaur arratsaldean aurkeztu die Urdaibaiko Biosfera Erreserbako udalerrien 22 alkateei naturagune horretako lurzoru urbaniezaezinaren Erabilerarako eta Kudeaketarako Egitamu Gidaria eta eremu horretako herritarrek ekarpenak egiteko egitamuak izango duen erakusketa publikoko prozesua.

"Gaur egun indarrean den egitamu gidaria sakon berrikusi beharra zegoen gaur egungo egoerara egokitzeko, desberdinak baitira oraingo egoera sozio-ekonomikoa eta ingurumen- eta hirigintza-araudia ", adierazi du sailburuordeak gaur arratsaldean Patronatuak Madariaga Dorretxean, Busturian (Bizkaia), izan duen bileran.

Erabilerarako eta Kudeaketarako Egitamu Gidariak, behin onartutakoan, erreserbako lurzoru urbanizaezinean zer jarduera egin daitezkeen arautuko du jasangarritasun-ikuspegi eta -irizpideak kontuan hartuta.

"Egitamu gidaria onartuta, Erreserbaren kudeaketan etapa berri bati ekin nahi diogu", azpimarratu du Madariagak, "eta ezaugarri hauek izatea nahi dugu: erantzukidetasun handiagoa izatea eta administrazioko lanak sinplifikatzea, lurraldeko informazioa eskuratzea errazagoa izatea kartografia digitalaren bidez eta Informazio Sistema Geografikoaren bidez, eta erreserbako eragile sozial eta ekonomikoekin aktiboki parte hartzea eta kolaboratzea".

2 iruzkin
  • Argazkia SN Robot
    @Aran_Acha
    2016-03-11

    Comentario de Twitter:
    RT @IngurumenEJGV: Irekia - El Plan que regulará los usos del suelo no urbanizable de Urdaibai entra en su fase... https://t.co/oXFQcmTFTo

  • Argazkia SN Robot
    @IngurumenEJGV
    2016-03-11

    Comentario de Twitter:
    Irekia - El Plan que regulará los usos del suelo no urbanizable de Urdaibai entra en su fase... https://t.co/oXFQcmTFTo

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)