
Hasi dira Euskadiko Justizia-Administrazioko 157 lanpostuko EPE-aren hautaketa-probak
- 1.152 lagunek egin dute gaur azterketa, kudeaketa-kidegoan funtzionario-lanpostu bat lortzeko.
- Oposizio handiena da, lanpostu kopuruari dagokionez, Justizia Administrazioko langileen transferentzia 1996 gauzatu zenetik.
- Gaur egun, Eusko Jaurlaritzaren Justizia Administrazioan 2.138 langile daude. Horietatik, % 30 bitarteko langileak dira.
Gaur goizean hasi dira Gasteizko EHUren kanpusean Euskadiko Justizia Administrazioko 157 funtzionario-lanpostuen Enplegu Publikoaren Eskaintzaren hautaketa-probak. Zehazki, 1.152 lagunek atariko proba egin dute gaur, kudeatzaile-kidegoan txanda libreko lanpostu bat lortzeko, izena eman zuten izangaien %83,6%, kudeatzaile-kidegoan txanda libreko lanpostu bat lortzeko.
Kudeatzaile-kidegorako probetan parte hartzeko 1.377 izangaik izena eman zuten, hoien kopur % 78,4 emakumeak dira, eta % 21,6 besterik ez gizonak.
IZENA EMAN ZUTEN IZANGAIAK, SEXUAREN ARABERA
Emakumezkoak |
1080 (% 78,4) |
Gizonezkoak |
298 (% 21,6) |
Hautaketa-proben artean, Eusko Jaurlaritzak bere azterketak prestatu ditu, izangaiek Euskal Zuzenbide Zibilaren inguruan dituzten ezagutzak eta euskara-ezagutza egiaztatu ahal izan ditzaten. Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeak (HAEE-IVAP) egingo ditu bi proba horiek, eta merezimendu gisa balio izango dute. Horrela bada, horiek gainditzen dituztenek aukera gehiago izango dute Euskadiko Justizia Administrazioan plaza aukeratzeko.
Euskararen aldetik, euskarazko proba egingo dute 366 izangaik.
Euskal Zuzenbide Zibilaren buruzko probari dagokionez, 517 lagunek egingo dute azterketa. Beste 260 lagunek egiaztatu dute jada gaindituta dutela, eta, ondorioz, ez dute proba egin beharko meritu gisa balioetsi dakien.
Euskadin 2011tik ez da egin EPErik Justizia Administrazioan; deialdi garrantzitsuena da, halaber, lanpostu kopuruari dagokionez, langile horien transferentzia 1996an egin zutenetik (*).
KIDEGOAK |
LANPOSTU KOPURUA |
AUZITEGI-MEDIKUNTZA |
5 |
KUDEATZAILEA |
34 |
IZAPIDETZAILEA |
88 |
LAGUNTZA JUDIZIALA |
30 |
OROTARA |
157 |
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA EAE-N
Oposizio horrek bitartekoen tasa murrizten lagunduko du eta EAEko justiziaren arloko zerbitzu publikoen kalitatea hobetuko. Gaur egun, Justizia Administrazioan 2.138 langile daude. Horietatik, % 29,8 (637 pertsona) bitarteko langileak dira:
KARRERAKO FUNTZIONARIOAK 2016
|
KUDEATZAILE KIDEGOA |
IZAPIDETZEKO KIDEGOA |
LAGUNTZA JUDIZIALA |
AUZITEGI MEDIKUNTZA |
OROTARA |
ARABA |
78 |
83 |
29 |
4 |
194 |
BIZKAIA |
290 |
480 |
202 |
26 |
998 |
GIPUZKOA |
120 |
128 |
51 |
10 |
309 |
EUSKADI |
488 |
691 |
282 |
40 |
1501 |
BITARTEKO LANGILEAK 2016
|
KUDEATZAILE KIDEGOA |
IZAPIDETZEKO KIDEGOA |
LAGUNTZA JUDIZIALA |
AUZITEGI MEDIKUNTZA |
OROTARA |
ARABA |
14 |
56 |
32 |
3 |
105 |
BIZKAIA |
85 |
90 |
40 |
5 |
220 |
GIPUZKOA |
79 |
149 |
78 |
6 |
312 |
EUSKADI |
178 |
295 |
150 |
14 |
637 |
-
2016-03-14
Comentario de Twitter:
Comienzan las pruebas de selección de la OPE de 157 plazas en la Administración de Justicia en Euskadi https://t.co/GWq5VqLBUv