Berriak Herri Administrazioa eta Justizia
Eu

«Open Ispilu» eta «Servirace, runner-en gida» proiektuek irabazi dute Eusko Jaurlaritzak datu irekien erabilera sustatzeko antolatzen duen Open Data Euskadi lehiaketa, aplikazioen kategorian

2016.eko martxoak 14
  • Gainera, Jaurlaritzak datu irekiak berrerabiltzeko bi ideia saritu ditu: horietako batek ikasketak aukeratzen lagundu nahi die ikasleei, eta besteak, berriz, lizitazio publikoen gaineko informazioa eskainiko die pertsona interesdunei.
  • Sari horien bitartez, Eusko Jaurlaritzak hurrengo hauek lortu nahi ditu: Open Data Euskadi ezagutaraztea, aberastasuna eta gizarte-balioa sortzeko datu irekien erabilera sustatzea eta datuen berrerabileran interesa dutenek gehien erabiltzen dituzten datuak zein diren jakitea.
  • Open Data Euskadiren helburuak, besteak beste, honako hauek dira: balioa sortzea, herri-administrazioaren gardentasuna hobetzea, administrazioen arteko elkarreragingarritasuna areagotzea eta administrazioaren informazioa antolatzea.

Eusko Jaurlaritzak argitara eman ditu pasa den urrian deitutako Open Data Euskadi sarietan irabazle atera ziren ideiak eta proiektuak. Hain zuzen, lehiaketa horren bitartez, herritarrek Open Data Euskadiren (http://opendata.euskadi.eus) eta datu irekien bestelako iturrien bidez eskura ditzaketen datu publiko irekien erabilera eta berrerabilera sustatu nahi da. 

Sariak bi kategoria ditu: Alde batetik, Open Data Euskadiko datu irekiak berrerabiltzeko lehiaketa, iturri horretako datuekin sortutako bi zerbitzu, azterlan eta web edo mugikorrerako aplikazio onenak saritzeko.  Bi proiektu hauek saritu dituzte:

«Open ispilu», ispilu arrunta seinaleztapen digitalerako tresna bihurtzen duena, eta aukera ematen duena open data motako informazio adierazgarria eskaintzeko eguraldiari, ekitaldiei edo albisteei buruz, besteak beste. Proiektuaren helburuko hartzaileak dira datu irekietan oinarritutako informazioa era intuitibo eta bisualean eskaini nahi duten herri-administrazioak, elkarteak edo saltokiak. Irontec eta The Makery dira aplikazioaren sortzaileak, 3.000 euroko lehen saria irabazi dutenak.

«Servirace, Runner-en gida», kirol-lasterketa baten kokapenetik gertu dauden zerbitzuen (hotelak, jatetxeak, etab.) gaineko informazioa ematen duena. Datu interesgarriak eskaintzen ditu lasterketa horietan parte hartzen dutenentzat, horien lagunentzat zein lasterketon antolatzaileentzat. Bigarren saria 2.000 eurokoa da. Proiektuaren arduraduna Anartz Mugika da.

Bestalde, Open Data Euskadiko datu publikoak berrerabiltzeko ideien lehiaketan, Open Data Euskadiko edo euskadi.eus atariko datuak edozer arlo profesional edo sozialetarako tresna erabilgarrietan erabiltzeko ideiak eman ditzaketen herritarrek har dezakete parte, aplikazioak garatzen aritu ez arren.  Bi ideia hauek saritu dituzte:

«Hautatu etorkizun oneko ikasketak», Jerónimo Hernándezena. Gazteei ikasketak hautatzen laguntzeko informazioa eskainiko dien webgunerako/mugikorretarako aplikazioa sortzea proposatu zuen. Hainbat iturrietako datuak uztartuta, karrera jakin bat amaitu ondoren horri loturiko lana aurkitzeko probabilitatea edo ikasketa bertan behera uzten dutenen indizea ezagutu daitezke. Kategoria horretan, lehen saria 1.500 eurokoa da.

 «iBILI-Lizitazioen bilatzaile adimenduna» aurkeztu zuten Jon Peyk, Carles Ortolák eta Alberto Rezolak. Teknika matematiko berritzaileak aplikatuko lituzke lizitazio publikoei buruzko informazio adierazgarriena bilatu, aztertu eta bistaratzeko. Gainera, gomendioak ere egingo lizkioke ETEei eta startupei. Halaber, horien lehiakortasuna areagotuko luke, kontratu publikoak ezagutarazteko plataforma eskaintzen dienez. Saria 1.000 eurokoa izan zen.

Epaimahaiak, sariok zehazteko, honako alderdi hauek balioetsi ditu aurkeztutako lanetan: erabilgarritasuna, balizko hartzaileen kopurua, bideragarritasuna, gizarteari eransten dion balioa eta/edo ideian oinarritutako negozio bat sortzeko balio ekonomikoa edo balio potentziala, proposamenaren orijinaltasuna, izaera sortzaile eta berritzailea eta argitasuna. Gainera, herritarren iritzia kontuan hartu da, proposamenak bozkatzeko aukera izan duenez.

OPEN DATA sarien bidez, Eusko Jaurlaritzak honako helburu hauek bete nahi ditu:

  • Open Data Euskadi eta EAEn abiarazitako antzeko ekimenen eta datu katalogoen potentzialaren berri ematea.
  • Datu irekien erabilera eta horietatik deribatutako zerbitzuen sorrera sustatzea.
  • Sektore berrerabiltzailea sortzen laguntzea, aberastasuna eta gizarte-balioak eragiteko.
  • Sektore berrerabiltzaileak gehien erabiltzen dituen datuak zein diren jakitea, horiek irekitzeko ahalegin gehiago egiteko.

 OPEN DATA

Open Data Euskadi Eusko Jaurlaritzak bere esku dauden datu publikoak argitaratzeko konpromisoaren ondorio da, betiere berrerabiltzeko asmoarekin. Hala, eragileek edo herri-administrazioek horietatik eratorritako zerbitzuak eskaintzea ahalbidetu nahi da.

Open Data Euskadiren helburuak honako hauek dira:

  • datu horietatik deribatutako produktuekin edo zerbitzuekin balioa eta aberastasuna sortzea.
  • Herri-administrazioaren gardentasuna hobetzea eta handitzea, datuak argitaratzeak kudeaketa publikoa aztertzeko eta ebaluatzeko aukera ematen baitu.
  • Administrazioen arteko elkarreraginean laguntzea, herri-administrazioko datuekin herritarrentzako zerbitzuak sortzen.
  • Administrazioaren informazioa ordenatzea, edukien dokumentazioa eta sailkapena hobetzeko.
15 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @jbikandi
    2016.eko martxoak 16

    Comentario de Twitter:
    RT @PIPEJGV: «Open Ispilu» eta «Servirace, runner-en gida», app kategorian irabazle @Gob_eus-eko @opendataeuskadi lehiaketan ⏩ https://t.co

  • @ByteSupervisor
    2016.eko martxoak 15

    Comentario de Twitter:
    RT @alorza: Irekia - 'Open Ispilu' y 'Servirace, la guía runner', proyectos ganadores en el concurso Open Data https://t.co/pkbmF4aYAe

  • @rafacamu
    2016.eko martxoak 15

    Comentario de Twitter:
    RT @alorza: Irekia - 'Open Ispilu' y 'Servirace, la guía runner', proyectos ganadores en el concurso Open Data https://t.co/pkbmF4aYAe

  • @valfaj
    2016.eko martxoak 15

    Comentario de Twitter:
    RT @alorza: Irekia - 'Open Ispilu' y 'Servirace, la guía runner', proyectos ganadores en el concurso Open Data https://t.co/pkbmF4aYAe

  • @alorza
    2016.eko martxoak 15

    Comentario de Twitter:
    Irekia - 'Open Ispilu' y 'Servirace, la guía runner', proyectos ganadores en el concurso Open Data https://t.co/pkbmF4aYAe

  • @opendataeuskadi
    2016.eko martxoak 15

    Comentario de Twitter:
    RT @jerkoreka: Zorionak a los proyectos ganadores del concurso 'Open Data 2016' del @Gob_eus @jbikandi @opendataeuskadi @PIPEJGV https://

  • @jbikandi
    2016.eko martxoak 15

    Comentario de Twitter:
    RT @jerkoreka: Zorionak a los proyectos ganadores del concurso 'Open Data 2016' del @Gob_eus @jbikandi @opendataeuskadi @PIPEJGV https://

  • @jescoin
    2016.eko martxoak 15

    Comentario de Twitter:
    RT @jerkoreka: Zorionak a los proyectos ganadores del concurso 'Open Data 2016' del @Gob_eus @jbikandi @opendataeuskadi @PIPEJGV https://

  • @PIPEJGV
    2016.eko martxoak 15

    Comentario de Twitter:
    RT @jerkoreka: Zorionak a los proyectos ganadores del concurso 'Open Data 2016' del @Gob_eus @jbikandi @opendataeuskadi @PIPEJGV https://

  • @PIPEJGV
    2016.eko martxoak 15

    Comentario de Twitter:
    "Open Ispilu" y "Servirace, la guía runner", premiados en la categoría app del concurso @opendataeuskadi de @Gob_eus⏩https://t.co/UMWwo7vKyf

  • @PIPEJGV
    2016.eko martxoak 15

    Comentario de Twitter:
    «Open Ispilu» eta «Servirace, runner-en gida», app kategorian irabazle @Gob_eus-eko @opendataeuskadi lehiaketan ⏩ https://t.co/iaWVyys3ws

  • @ByteSupervisor
    2016.eko martxoak 14

    Comentario de Twitter:
    RT @jerkoreka: Zorionak a los proyectos ganadores del concurso 'Open Data 2016' del @Gob_eus @jbikandi @opendataeuskadi @PIPEJGV https://

  • @PNV_Indautxu
    2016.eko martxoak 14

    Comentario de Twitter:
    RT @jerkoreka: Zorionak a los proyectos ganadores del concurso 'Open Data 2016' del @Gob_eus @jbikandi @opendataeuskadi @PIPEJGV https://

  • @PatxiCasal
    2016.eko martxoak 14

    Comentario de Twitter:
    RT @jerkoreka: Zorionak a los proyectos ganadores del concurso 'Open Data 2016' del @Gob_eus @jbikandi @opendataeuskadi @PIPEJGV https://

  • @jerkoreka
    2016.eko martxoak 14

    Comentario de Twitter:
    Zorionak a los proyectos ganadores del concurso 'Open Data 2016' del @Gob_eus @jbikandi @opendataeuskadi @PIPEJGV https://t.co/55iDelp4Kl

Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)