Berriak
Eu

Eusko Jaurlaritzak terrorismoaren biktimei begirunea erakusteko ekitaldi instituzionalean hartu du parte Donostiako Pasealeku Berrian

2016.eko martxoak 11

Iñigo Urkullu lehendakariak, Eusko Jaurlaritzako sailburu gehienak lagun zituela, terrorismoaren biktimei begirunea erakusteko ekitaldi instituzionalean hartu du parte. Eusko Jaurlaritzak egin du ekitaldi horretarako deia, Terrorismoaren Biktimen Europako Eguna dela eta. Ekitaldia elkarretaratze isila izan da eta Utzitako hutsunearekin eraiki nahi dugu etorkizuna goiburupean buru egin da Donostiako Pasealeku Berrian, Jorge Oteizaren eskulturaren ondoan hain zuzen ere.  

Ekitaldia amaitu ondoren, Bakegintza eta Bizikidetzarako idazkari nagusi Jonan Fernándezek eskerrak eman die parte hartu duten biktimei, agintariei eta herritarrei, eta elkarretaratze honen aurretik ikusi gabeko batasun-irudia lortu izana nabarmendu du: «Eraiki nahi dugun etorkizuna sinbolizatzen du».

Ekitaldia 2016ko Europako Kultura Hiriburutza babesteko ekimenen ildoan egin da eta bertan parte hartu dute Euskadiko erakundeetako askotariko ordezkariak ere. Ekitaldiak bi helburu ditu: alde batetik, terrorismoaren biktima guztiak oroitzea eta horiei elkartasuna adieraztea, jasandako sufrimendu bidegabea errekonozituz; eta bestetik, biktimak eta gizartea batzea sustatzea da

Joan den irailaren 22an gobernu-kontseiluak onartutako Batera Konpromisoan jasotako helburuetako bat da azken hau. Biktimen gaineko politika publikoetan aurrera egiteko oinarriak jartzen dituen dokumentua da, iraganaren gaineko ikuspegi kritikoaz eta etorkizunaren gaineko ikuspegi itxaropentsuaz.

Hala, elkarretaratze isila egin dute musika emanaldi batez lagunduta. Ez da hitzaldirik izan, eta hurrengo lema erakutsi dute: Utzitako hutsunearekin eraiki nahi dugu etorkizuna. Jorge Oteizak, Eraikuntza hutsa eskulturaren egileak, zentzuz eta edukiz bete zuen hutsunea. 

Iruzkin bat
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @jdarpon
    2016.eko martxoak 11

    Comentario de Twitter:
    El Gobierno Vasco asiste al reconocimiento institucional a las víctimas del terrorismo en el Paseo Nuevo de Dono... https://t.co/Niz0ZVxYy9

Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)