Berriak Ingurumena eta Lurralde Politika
Eu

Txingudi Expo: «Biodibertsitatea, etxetik ordu batera»

2016.eko martxoak 10
  • Mikel Arrazolak erretratatutako sai zuriak, basurdeak, miruak eta orkatzak, Eusko Jaurlaritzak antolatutako, material jasangarriz egindako erakusketa berezi batean bilduta.
  • Naturan argazkiak ateratzeko zain egoteko kasamaten muntaketak.
  • Formatu originalak, jpg-n, prentsaren eta ikastetxeen eskura daude, argitaratzeko eta jarduera didaktikoak egiteko.

 

Txingudi 16 03 10

Txingudiko paduren Interpretazio Zentroak, Txingudi Ekoetxeak, gaurtik aurrera, Mikel Arrazola argazkilariaren erakusketa bat eskainiko du. Arabako hiriburuko erdigunetik oso gertu, urtaro ezberdinetan, ateratako miruen, orkatzen, eperren, sai zurien, zikoinen eta zapelatz arrunten argazkiz osatuta dago erakusketa.

 

«Ez da ohiko argazki-erakusketa bat, hiriaren inguruan hartutako argazkien siluetak direlako. Argazkiak moztuta eta kokaleku naturala simulatzen duen modu batean jarrita daude, lurrean, airean edo beste elementu batzuen atzean erdiezkutatuta, formatu handiko paletak eta kartoi birziklatuak euskarri gisa erabilita», zehaztu du Mikel Arrazolak.

 

Erakusketa maiatzaren 31 arte egongo da zabalik eta gaur aurkeztu dute, Erakusketaren sarreran, «Biodibertsitatea, zure etxetik ordu batera» leloa duen argazki handi bat eta ibilbideak seinaleztatzeko zutabe bat agertzen dira. Zutabea kartoi gogorrez eginda dago eta Txingudin egon ostean, gezi bakoitzean erakusketa beste zein lekutan egongo den adierazten du: Urdaibaiko Madariaga dorretxean eta geroago, Arabako naturaren interpretazio-zentroetan.  

 

Vitoria-Gasteizko Gardelegi eremuaren inguruko argazkiak ateratzeko Hide batetik atera dira 35 argazkiak. Hegaztien irudiak dira, baina orkatzak, basurdeak eta bestelakoak ere agertzen dira. «Irudiak ikusgarriak eta kalitate onekoak dira. Etxetik uste baino gertuago dauzkagun espezieen aberastasunak harridura sortuko du: miru gorria, miru beltza, sai zuriak –30 baino gehiago, Euskadiko kolonia ugarienetako bat–, orkatzak, basurdeak, kukuak, zapelatza, lepitzulia, zilar koloreko kaioak, zikoina zuriak, beleak, erroiak, etab.», azaldu du Mikel Arrazolak.

 

Ana Oregi sailburuak honako hau azpimarratu du: «hezkuntza-lanak ingurunearen kontserbazioan daukan garrantzia. Nazio Batuek Eusko Jaurlaritza aintzatetsi dute, jasangarritasunaren aldeko heziketaren arloan egiten dugun lanagatik. Ataria, Urdaibai, Txingudi, Asporotsttipi eta bestelako zentroetan egiten ditugun erakusketa eta jarduera hauek gure eskola-umeen sentsibilitatea pizten dute eta haiek gure natura-ondarea zaintzeko interesa eta konpromisoa izatea bermatzen dute».

 

Material birziklagarriak

Prentsak eta hezkuntzaren eta zientziaren arloan lan egiten duten kolektiboek libreki erabili ahal izango dituzte argazkiak, jpg euskarri originalean, egilea aipatuz gero. Erakusketara egokitzeko, Arabako Estudios Uriarte SL enpresak, ingurumenarekin lotutako lanetan espezializatuak, 140 gr/m2 KRAFT LINER abaraska papera erabili du irudiak inprimatzeko. Paper hori, bizitza baliagarria bukatutakoan, birziklatze-ziklora itzuliko da.  Gauza bera gertatzen da 450 gr/m2 estalgarriekin. Barrutik hainbat birziklatze-prozesuren bidez egindako paper gris batez osatuta daude, eta bizitza baliagarria bukatutakoan, berriz hasiko dute zikloa.

 

Itsasgarri gisa zurgin-kola deiturikoa erabili da, % 50ean polibinil azetatoz eta beste hainbeste urez osatua. Lehortzen denean, osotasunaren parte bihurtzen da, paperen zuntzen artetik sartuta eta ohiko birziklatze-prozesuetan arazorik gabe barneratzen da. Piezetako batzuei eusteko egurrezko paletak erabiltzen dira, 1,2 x 0,8 m-koak, homologatuak eta birziklatuak.

 

Inprimaketa 16 mm-ko falconboard kartoian egin da, alde bakarretik edo bi aldeetatik. 900 x 400 mm-ko alde bakarreko hormarako 7 pieza egin dira. 1.400 x 820 mm-ko alde bakarreko 3 pieza hormarako. 1.400 x 950 mm-ko 4 pieza autosostengagarri (bi alde). 1.400 x 950 mm eta 540 x 350 mm arteko 21 pieza paletetarako (bi alde). Kartoiaren gaineko inprimaketa, 3,8 mm-koa, bi aldeetatik, 800 x 500 mm-ko 15 iruditarako dira. Gainera, erakusketan, inprimatuta, moztuta eta kartoizko oinazpikoa jarrita duten hainbat irudi daude, seinaleztatzeko zutabe 1, 1.200 x 900 x 1.500 mm-ko argazkirako Hide edo kanpin-denda ezkutatu 1, kartoizko 2 dorretxo eta egurrezko 18 palet.

 

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)
Beste gonbidatu batzuk
  • Mikel Arrazola