Berriak
Eu

Legazpi-Urdanetaren Filipinetarako espedizioaren eta "itzulbide"aren 450. urteurrena

2016.eko martxoak 11

Eusko Jaurlaritzako Kanpo Harremanetarako Idazkaritza Nagusiak, Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Filipinen Bilboko Kontsulatuak datorren martxoaren 18an, DSS2016 (Donostia / San Sebastián 2016) Kultura Hiriburutzaren baitan, Legazpi-Urdanetaren Filipinetarako espedizioaren eta "itzulbide"aren aurkikuntzaren 450. urteurrena ospatzeko ekitaldia egingo dute.

Ekitaldia Gipuzkoako Foru Jauregiko Jargi Aretoan izango da, 11:00etan, Donostian, eta Eusko Jaurlaritzako Kanpo Harremanetarako idazkari nagusiak, Marian Elorzak, eta Filipinetako enbaxadoreak, Carlos Salinasek, hartuko dute parte. Bertan, bestalde, Marc de Borja idazle eta diplomatiko filipindarrak bere liburu "Los Vascos en Filipinas" aurkeztuko du. Liburua Eusko Jaurlaritzaren Urazandi bildumakoa da.

Urdanetaren informe teknikoak erabakiorrak izan ziren bere garaian Ozeano Barean egin ziren aurkikuntzetan eta, bereziki, Filipinetako asentamenduan. Urdanetak eraman zuen haraino Legazpiren espedizioa, eta Legazpi izango da gero, hain zuzen ere, Manila Filipinetako hiriburuaren sortzailea.

450. urteurrenak gogoarazten du bi euskaldun horiek, Urdanetak eta Legazpik, Filipinetatik Amerikara itzultzeko bidea trazatu (“itzulbide” famatu hori) zutenean munduko ekonomia eta planetako geopolitika aldarazi zuten betiko: zeren eta horrela, Manilako galeoien bidez, Espainietako Koroiaren inperioa urregorri eta espeziez aberastu baitzen.     

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)
Beste gonbidatu batzuk
  • Carlos Salina