Berriak
Eu

Iritsi da Memoriaren Plaza ekimena Tolosara, lehen aldiz Gipuzkoan

2016.eko martxoak 09

Memoriaren erakusketa Tolosako Triangulo plazan egongo da ikusgai martxoaren 9tik 15era bitartean.

Gaur iritsi da Tolosara (Gipuzkoa) Memoriaren Plaza erakusketa ibiltaria. GOGORA – Memoria, Bizikidetza eta Giza Eskubideen Institutuko zuzendari Aintzane Ezenarrok gauzatu du ate-irekiera herritarren parte-hartzearen bitartez azken hamarkadetan Euskadin gertatutakoari buruzko lekukotzak bildu eta erakustea oinarri duen ekimen horri, memoria anitz eta partekatua eraikitzeko helburuarekin. Erakusketa bisitatzeko aukera egongo da Tolosako Triangulo plazan martoaren 15era arte.

Memoriaren Plaza ekimenari Gipuzkoan ongietorria egiten dio lehen udalerria da. Eta irekiera-ekitaldian Gipuzkoako ahaldun nagusi Markel Olano eta Tolosako alkate Olatz Peón egon direla nabarmendu behar da. Inaugurazio-ekitaldian, auzokide eta biktimak ere izan dira.

Gogorako zuzendari Aintzane Ezenarrok azaldu duenez, erakusketa hori lekukotzak emanez parte hartzeari irekita dago, bizipenak adierazi, eta emozioak partekatzeko. Aldi berean, orain arte Gogorak bildutako memoriaren hamaika aurpegiak bistaratzeko gunea izan nahi du, biktimen memoria eta herritarren memoria azaleraziz.

Ezenarrok dei egin die tolosarrei nork bere memoria-zatia esakini, eta ekimen honek bideratu nahi dituen elkarrizketan eta gogoeta kritikoan parte hartu dezaten.

ERAKUSKETAGUNEA

Martxoaren 9tik 15era Triángulo Plazan izango da memoriari buruzko erakusketa. Honako gune hauek izango ditu:

  • Lekukotzak grabatzeko eremua: erakusketara bertaratutakoek beren memoria-lekukotza in situ grabatzeko aukera izango dute.
  • Lekukotzen bideoak: Gerra Zibilaren nahiz 107/2012 Dekretuaren babespeko frankismoaren biktimen memorien lekukotzak entzun ahal izango dituzte, bai eta terrorismoaren biktimenak ere.
  • Proiekzio eta debate eremua: zenbait dokumental proiektatuko dira eta mahai-inguru batzuk antolatzea aurreikusi dute.
  • Mezuen hormairudia: bertaratzen direnek beren mezua hormairudian idatzi ahalko dute.

 PROGRAMA

Aintzane Ezenarrok Memoria Plazaren programazioa azaldu du: 

  • Martxoak 10, 19:30ean: Memoriaren transmisioa belaunaldi berriei. Mahai-ingurua, Andoitz Korta eta Pili Zabalaren partehartzearekin.
  • Martxoak 14, 19:00etan: Tolosako memoria: Alkate-ohien arteko solasaldia

MEMORIA PLAZAREN AURREKARIAK

Memoriaren Plaza 2015eko ekainean hasitako ekimen bat da. Batetik, herritarren zuzeneko testimonio eta emozioak biltzean datza; bestetik, memoriari buruzko elkarrizketa bat hastea hainbat eztabaida taldeen artean. Lehen fasea amaituta, Gogora Institutuak memoria anitz horiek ikusgai egin eta zabaldu nahi ditu, bere lekukotza eskaini nahi duen ororentzako espazioak sortuz. Otsailaren lehen egunetan Memoriaren Plaza erakusketa ibiltaria Bilbon kokatu da eta jarraian Durangon. Gaurtik aurrera Tolosan ikusgai egongoda. 

Iruzkin bat
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @markelgoierri
    2016.eko martxoak 09

    Comentario de Twitter:
    Iritsi da Memoriaren Plaza ekimena Tolosara, lehen aldiz Gipuzkoan. https://t.co/32DGFRUU0r

Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)
Beste gonbidatu batzuk
  • Markel Olano, diputado general de Gipuzkoa; Olatz Peon, alcaldesa de Tolosa