Berriak Herri Administrazioa eta Justizia
Eu

Eusko Jaurlaritzako zenbait ordezkarik «Azken batailoia» izeneko argazki-erakusketa bisitatu dute, Bizkaiko Batzar Nagusietan

2016.eko martxoak 09

Eusko Jaurlaritzako bozeramaile eta Herri Administrazio eta Justiziako sailburu Josu Erkorekak, Biktimen eta Giza Eskubideen zuzendari Monika Hernandok eta Toki Administrazioekiko eta Administrazio Erregistroekiko zuzendari Elixabete Etxanobek Azken batailoia izeneko erakusketa bisitatu dute, argazkien egile Mauro Saraviarekin eta Bizkaiko Batzar Nagusietako presidente Ana Otaduirekin batera.

Erakusketak 1936ko Eusko Gudarostea armadako kide ohien argazki bildumarik handiena jasotzen du.  Gerra Zibileko gudarien eta milizianoen argazkiz osatuta dago, belaunaldi haren testigantza grafiko moduan, eta lehen eskutik gerran gertatutako ezagutzeko beharragatik sortu da. 27 aurpegiz eta 54 argazkiz osatutako erakusketa Bizkaiko Batzar Nagusietako erakusketa-aretoan egongo da ikusgai martxoaren 29ra arte (Hurtado Amezaga kalea 6).

Argazkien egilea Mauro Saravia txiletarra da, Espainiako Gerra Zibilean erbesteratutako euskaldunen eta katalanen iloba. 2014. urteaz geroztik Euskadin bizi da, eta memoria historikoaren eta giza eskubideak arloan argazki dokumentalak egiten ditu, hainbat erakunderekin lankidetzan, Aranzadi eta Intxorta 1937 kasu.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)