Berriak Ingurumena eta Lurralde Politika
Eu

Txingudiko Gida Plana lantzeko prozesuaren ondorio nagusiak

2016.eko martxoak 09

Ikuspegi integratua eta adostasun instituzionala

Herritarrek parte hartzeko prozesua Txingudi Ekoetxean 2015eko maiatzetik ekainera izan zen Txingudiko Gida Planaren Erakusketa Informatiboaren bidez egin zen, baita Eusko Jaurlaritzak parte hartzeko duen interneteko IREKIA kanalaren bidez ere. Prozesu hori amaitu egin da, idatzitako dokumentuaren planteamenduak berretsita. Dokumentu horren laugarren bertsioa da (4B);  eta bertan konponbideak adierazten dituen programazio bat ez ezik, 2026ko denbora-muga duen AMAIERAKO IKUSPEGI INTEGRATU OROKORRA ere jasotzen da. Ildo horretatik, gida-plan hori Txingudiko estuario-ekosistemen konektibitatea leheneratu eta hobetzeko proiektuak eta jarduketak koordinatzeko dokumentua da. Gainera, lurralde-eremu honetan inplikazioa duten erakundeen elkarlanaren ondoriozko lana da.

Proposatutako konponbideetatik haratago, ERAGILE GUZTIEN IKUSPEGIEN ARTEKO ADOSTASUNA topatzea izan da garrantzitsua. Adostun hori 2016/01/18an berretsi du horretarako sortu den Batzorde Politikoak. Bertan, badiako natura-baliabideak babestearekin konpromisoa duten erakunde guztiek hartzen dute parte.

Iruzkinak eta ekarpenak

Parte hartzeko prozesu honetan zehar, SEO BirdLife erakundearen “Txingudiko Gida Planerako iruzkinak eta ekarpenak” dokumentua jaso da. Hori ondorio hauekin batera jasotzen da; horren bidez, erakunde horrek Txingudiko Gida Planari buruz duen iritzia zehazten da.

Txingudiko Gida Plana EZ DA ZUZENEAN ESKUBIDEAK ETA BETEBEHARRAK ARAUTZEN DITUEN DOKUMENTUA, baizik eta hori egiten dutena berrikusteko inspirazio-iturria da. Dokumentu irekia da, eta bertsio berriekin batera eboluzionatu ahal du, koiunturak hala eskatuz gero; beraz,  SEO BirdLife erakundearen ekarpenak kontuan hartu beharko dira naturagunean gainjartzen diren egungo araudiak berrikusteko garaian, osagarriak baitira. Batez ere, honako hauek berrikustean:

  • ES2120018 KBE eta ES 0000243 HBBE eremuei dagokien araudia.
  • Irungo Hiri-antolamenduko Plan Orokorra.
  • Hondarribiko Hiri-antolamenduko Plan Orokorra.
  • Txingudi (Gipuzkoa) Eremuko Baliabide Naturalak Babesteko eta Antolatzeko Plan Berezia.
  • Organismo eta administrazio sektorialen beste plangintza batzuk

 

Amaierako ondorioak:

- 2015-2026 aldirako Txingudiko Gida Planak dakarren gai azpimagarriena, lehenago aipatu bezala, AMAIERAKO IKUSPEGI INTEGRATU OROKORRA da. 

- Proposatutako konponbideetatik haratago, ERAGILE GUZTIEN IKUSPEGIEN ARTEKO ADOSTASUNA topatzea izan da garrantzitsua.

- ERAKUNDEEN ARTEKO LANKIDETZARAKO DOKUMENTUA. Gida-plan honek inspirazio-iturri izan behar du gero eta eragile eta administrazio gehiago biltzen dituen etorkizuneko lankidetza-hitzarmenetarako.

Iruzkin bat
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @JGorbena
    2016.eko martxoak 09

    Comentario de Twitter:
    Principales conclusiones del proceso de elaboración del Plan Director de Txingudi https://t.co/cdnnYyvJMW

Komunikabideek behera kargatzeko