Berriak Herri Administrazioa eta Justizia
Eu

Erkorekak norabidea zuzentzeko deia egin dio Europari, iraganean erakutsitako elkartasuna eskain diezaien errefuxiatuei

2016.eko martxoak 10
(*) Azpititulazio-zerbitzu hau sortzen da probetako software bertsio batekiko automatizatutako eran. Barka itzazue akatsak.

Eusko Jaurlaritzako bozeramaileak inauguratu du Bizkaiko Abokatutzaren Kongresuaren lehen edizioa

Eusko Jaurlaritzako bozeramaile eta Herri Administrazio eta Justiziako sailburua Josu Erkorekak inauguratu du Bizkaiko Abokatutzaren Kongresuaren lehen edizioa. Erkorekak Europak errefuxiatuen arloan ezarritako politika salatu du eta dei egin dio horren norabidea zuzendu dezan, iraganean erakutsitako elkartasuna eskain diezaien orain ere errefuxiatuei.

Irekiera-ekitaldian izan dira Juan Mari Aburto Bilboko alkatea, EAEANeko presidente Juan Luis Ibarra, Euskadiko fiskal nagusi Juan Calparsoro, Bizkaiko Abokatuen Kidegoko dekano Carlos Fuentenebro eta Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiko kide Enrique Lucas.

Eusko Jaurlaritzako bozeramailearen iritzian, EBk eta Turkiak errefuxiatuak herrialde horretara egozteko akordioa «zeharo tamalgarria» da. «Ez da hori hainbeste itxaropen genituen Europa», adierazi du Erkorekak, eta kezka agertu du Europak hartu duen bidearen gainean, «balioei muzin egin dielako ekonomia edozeren aurretik jarriz». Horrenbestez, Europari eskatu dio jarri dezala arreta pertsonetan, « norabidea zuzendu», eta, iraganean bezala, solidarioa izan dadin.

Halaber, sailburuak kongresu horren garrantzia azpimarratu du, Bilbo eta Bizkaia gogoeta eta eztabaida politikorako gune bihurtu duelako eta gizarteak jotako erronkei aurre egiteko legelarien ekarpena behar delako.

Espainiako Abokatutzako Kontseilu Nagusiko presidente Vicente Ortega ere inaugurazioan izan da. Hain zuzen, Ortega zoriondu du Erkorekak, zuzenbide-esparruan emakumezko gehiago ikusteko nahia duela gaineratuz.

Kongresuaren antolaketa-batzordearen helburu nagusia Bizkaiko abokatu ahalik eta gehienek parte hartzea izan da. Horretarako, prestakuntza-jarduera askotarikoak antolatu dituzte, tartean, zuzenbidearen adarren eta lanbideari eragiten dioten gainerako alderdien gaineko hitzaldiak eta mahai-inguruak.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)