Berriak Lehendakaritza
Eu

Lehendakariak merkatu globalaren erronkei aurre egiteko “ahalegin bateratuak" egitera animatu ditu enpresak eta langileak

2010.eko irailak 15

Lópezen ustez, emakumea lan-merkatura sartzea “funtsezkoa da herrialdeak aurrera egiteko”

Artiach-ek Orozkon (Bizkaia) daukan lantegira egin duen bisitan, Patxi López lehendakariak enpresei eta langileei nazioarteko krisiak eragin dituen “bat-bateko eta ezusteko” aldaketek eragin dituzten egoera zailei aurre egitean “ausardiaz” jarduteko eskatu die. Arazoei aurre egiteko moduaren eredu dira lantegi horretako langileak, izan ere, enpresarekin akordioak lortu dituzte langile bat ere ez kaleratzeko eta horretarako, haien lan-taulak egungo egoerara egokitu dituzte. “Enpresa dagoeneko ez da liskarrerako eremu bat. Enpresa modernoa aberastasuna eta lana sortzeko espazio bat dela ulertu duzue. Enpresa enpresaburu arduradunek eta beren etorkizuna ziurtatzeko erabakia hartu duten langileek elkarrekin gauzatu behar duten lan bat dela frogatu duzue”, azpimarratu du lehendakariak eta enpresei eta langileei egungo zailtasunak gainditzeko “ahalegin bateratuak” egiteko eskatu die.

Patxi López lehendakariak enpresek eta langileek “krisiaren ondoriozko ziurgabetasunen” aurrean “ahalegin bateratuak” egitearen alde egiten du apustu. Esfortzu horixe egin dute Artiach-en lantegian (Orozko) eta horri esker, inor ere ez dute kaleratu krisiaren ondorioz. 12,5 milioi euroko inbertsioa izan duen lantegiko instalazioetatik ibili ondoren, lehendakariak hango langile batzuekin hitz egin du eta zoriondu egin ditu krisiaren erronkei irtenbideak bilatzeko “ahaleginak eta sakrifizioak” egiteagatik. “Zuek zarete irtenbidea. Zuen akordio eredua da irtenbidea, izan ere, iaz, krisiaren erdian geundenean, helburuak ezartzea eta denen ahaleginak norabide berean zuzentzea lortu baituzue”, erantsi du. Lópezek enpresak eta langileak “modernitate eredu” hori eredu gisa hartzera animatu dira, horixe baita “irtenbide bateratuak” bilatzeko modua. “Enpresa dagoeneko ez da liskarerako eremu bat. Enpresa modernoa aberastasuna eta lana sortzeko espazio bat dela ulertu duzue. Enpresa enpresaburu arduradunek eta beren etorkizuna ziurtatzeko erabakia hartu duten langileek elkarrekin gauzatu behar duten lan bat dela frogatu duzue”, gailendu du.

Lehendakariak lantegiaren ekoizpen linea berriak bisitatu ditu Gemma Zabaleta Laneko eta Gizarte Gaietako sailburuarekin, Bizkaiko Foru Aldundiko eta Orozkoko Udaleko ordezkariekin eta Ricardo Anmella Artiach-en zuzendari nagusiarekin batera. Lantegiak 12,5 milioi euroko inbertsioa egin du eta azken urtean, galleta-enpresak bere urteko ekoizpena 27.000 tonaraino areagotzea lortu du.

Bere esku-hartzean, lehendakariak “teknologia berriak direla-eta atzean ez geratzeko, langileen balio erantsi nagusia” ikaskuntza dela azpimarratu du. Horrez gain, Lópezek enpresa honetan emakumeak gehiengoa direla eta konpainiaren “nortasunaren bereizgarria” dela gailendu du. “Eredu on bat zarete Euskadin oraindik ikasgai hori ez baitugu gainditu. Gizonezkoen landunen tasa ehuneko 65ekoa da gutxi gorabehera, emakumezkoena, ordea, ehuneko 58koa da, Espainiako gainerako eremuetan baino hamarren batzuk baxuagoa, hain zuzen. Desoreka hori areagotu egiten da lanaldi erdian diharduten emakumeen ehunekoa oso altua dela kontuan hartzen badugu”, erantsi du.

Hori dela eta, lehendakariak emakumea lan-merkatura sartzea “beren ongizaterako” behar-beharrezkoa izateaz gain, “herrialdeak aurrera egiteko funtsezkoa" dela eta emakumeak hartzen dituzten enpresentzako "balio erantsi bat" daukatela nabarmendu du. “Gizonen eta emakumeen arteko berdintasunerako bide luzean mugarri ugari egon dira eta laneratzea mugarri garrantzitsuenetako bat da, emakumeei beren bizitzaren gaineko erabakiak hartzeko autonomia pertsonala berma diezaiekeen bakarra da-eta”, azpimarratu du.

 

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(IX legealdia 2009 - 2012)
Beste gonbidatu batzuk
  • Lehendakaria, Gemma Zabaleta, sailburua